18. Soinurbil

"Lalala" familia kontzertuaren ondotik, Urnieta eta Usurbilgo musika eskolen emanaldiak gaur

Noaua Aldizkaria 2022ko mar. 16a, 10:04

Urnietako nahiz Usurbilgo musika eskolen trukaketa gaur, 18. Soinurbil Musika Astearen baitan.

Urtero trukaketa bat egiten du Zumarte Musika Eskolak beste herri bateko musika eskolarekin eta emanaldi bana eskaintzen dute bi herrietan. Aurtengoan Urnietakoarekin egingo dute trukaketa. Lehen saio bateratua, asteazken honetan, martxoaren 16an, 18:30etan Sutegin, abian den 18. Soinurbil ekimenaren baitan.

Musika asteari astearte honetan ekin diote; "Lalala" familia kontzertuarekin. Musika eta itzalekin jolasean aritu ziren kultur-etxeko oholtza gainera igoarazi zituen gaztetxoak, haiek kartulinen bidez landutako animaliekin.

18. SOINURBIL MUSIKA ASTEA
Martxoak 16, asteazkena
18:30
Urnietako Musika Eskolarekin trukaketa Sutegiko auditorioan.
Zehaztasunak:  "Urnietako Musika Eskola 1985eko otsailean abiatu zen Lourdes Iriondoren (1937-2005) eta orduan zegoen gobernu taldearen ekimenez. Horrela musika-hizkuntza eskolak ematen hasi ziren 50 ikaslerekin. Urte horretako urrian, piano eta eskusoinuarekin ere hasi ziren. Maiatzean, garai hartan Elizondo Zinema zen hartan -egun, Sarobe AEG- lehen kontzertua eskaini zuten. Pixkanaka, txistua eta trikitixa irakasten hasi ziren. Hasieran, eskolak aipatutako Elizondo zinemaren etxabean ematen zituzten. Gerora, euskaltegira joan ziren, gaur egun Lekaio kultur etxearen ondoan dagoen bolatokiaren gaineko eraikinera.

2004an, “Urnietako Udal Eskola” izena hartu zuen, eta 2008tik aurrera publiko egin, eta “Lourdes Iriondo Udal Musika Eskola” izena dauka. Egun, Eusko Jaurlaritzaren Musika eskolen sareko kide da.

Urnietako Musika Eskola musika irakasteko gunea da, eta bere helburua adin ugaritako urnietar guztiei eta kanpotik etorri nahi dutenei musika heziketa eskaintzea da. Era berean, zaletasuna edo gaitasun berezia duten ikasleei goi mailako ikasketak egiteko orientabidea ematen saiatzen da.

Egun espezialitate hauek ematen dituzte: musika-tailerra eta musika-hizkuntza, trikitixa, biolina, pianoa, saxofoia, klarinetea, perkusioa eta tronpeta".


Martxoak 17, osteguna
18:30
"Reziklantes" ikuskizuna kalean.
Zehaztasunak:
"Turukutupa konpainia"
"2006 urtean Gasteizen sortua da. Hondakinei balioa ematen dieten artista akustiko eta plastikoak dira, eta ingurumena arte- eta kontzientziazio-proiektu baterako baliabide gisa erabiltzen dute. Hondakin-materialak berreskuratu eta birziklatuta, proposamen artistiko bihurtzen dituzte, hala nola, musika-tresna, eszenografia edota atrezzo. Bi jarduera-ildo garatzen dituzte: batetik, arte eszenikoak (musika, antzerkia, instalazioak...) eta, bestetik, ingurumen-heziketa (tailerrak, kontzertuak...). Urte hauetan guztietan Espainiar Estatuko hainbat antzerki- eta musika-jaialditan zein ingurumenarekin lotutako hainbat ekitalditan aritu dira.

"Reziklantes" ikuskizuna
"Kontzertu hau kalean egiten dute, bikote gisa. Kontzertu ibiltari honetan musika estilo ugari jotzen dituzte: perkusio afrikarra eta latinoa, hip-hopa eta Iberiar Penintsulako musika. Soinu-euskarria akustikoa da, jatorria birtziklatu eta berrerabilitako materiala. Hondakinak proiektu eszenikorako baliabide dituzte, ingurumenarekiko begiramena lantzeko".

Musikariak: Sergio López de Landache eta Víctor García de la Torre.


Martxoak 18, ostirala
19:30 "Rockalean" ikuskizuna kalean.
Zehaztasunak:
Musika ikuskizun ibiltaria
"1.000 A soinu-potentzia baino gehiago duen gurdiaren laguntzari esker, oholtza gaineko taldeak iristen ez diren lekuetara heltzeko aukera daukagu.

Ikuskizunetan izaten den hesi ikusezin hori haustea da gure intentzioa. Ikusleak gurekin dantza, algara eta oihu egitea da gure helburua uneoro".

Kantutegia
"Gure kantutegi luzeak, gure betiko joera umoretsua eta hiru hizkuntzatan egindako abesti moldaketak ditu oinarri.

Euskaraz: Hertzainak, Niko Etxart, Mikel Laboa,Kaxiano, Oskorri, Negu gorriak

Gaztelaniaz: Barricada, Extremoduro, Fito y Fitipaldis, Radio futura, Platero y tú, Rosendo, La Polla Records, M - Clan, Loquillo...

lngelesez: AC/DC, Rolling Stones, Metallica, James Brown, Deep Purple..."


Martxoak 19, larunbata
18:00 Ilunbe orkestra sinfonikoaren emanaldia Salbatore Elizan.
Zehaztasunak:

Egitaraua
VIVA LA VIDA (Coldplay)………………………………….Arranged By Larry Moore.
PALLADIO…………………………………………………………Arranged By Robert Longfield.
HIGHLIGHTS FROM HARRY POTTER………………….Arranged By Michael Story.
DANCE OF THE HOURS……………………………………..Arranged By Richard Meyer.
THE FROM NEW YORK NEW YORK…………………….Arranged By Bob Cerulli.
THE LION KING………………………………………………….Arranged By Ted Parson.
THE BEST OF BRUNO MARS……………………………….Arranged By Victor López.
PIRATES OF THE CARIBBEAN………………………………Arranged By Ted Ricketts.

Zuzendaria: Joseba Garmendia.


Martxoak 20, igandea
12:00 Kalean emanaldia.
13:00 Frontoian azken emanaldia.

Zehaztasunak: "Gaur egun, Araiako Musika Banda German Maria Lanzadazal Musika Elkarteko kide da. Elkarte honek herriko konpositoaren omenez hartu zuen izena; izan ere, musika munduan gauza garrantzitsuak lortu zituen eta orkestra sinfonikorako, pianorako, instrumentu askotarako eta koru kanturako obrak konposatu zituen.

Musika Bandaren lehenengo arrastoa 1873koa da. Banda 1968an desegin egin zuten, baina Araiako Txarangak bere horretan jarraitu zuen. Otxandioko Musika Bandarekin elkarlanean zenbait emanaldi egin zituen, Bai Euskarari ekitaldikoa, kasu.

1987an, musikaren miresle ziren zenbaitzuk, Araian musika tradizio handia izanik, berriz ere martxan jarri zuten Banda. Hogeita hamar kidek osatu zuten, tartean hogei urte lehenago desegindako banda kide ziren hamarrek".

EGITARAUA
“El Albero” de Ordizia -J.L. Irizar
Hallelugah -Leonar Coen Arr. Frank Bernaerts
Waltz nº 2 -Dimitri Shostakovich Arr. Johan de Meij
Crescendo -Harm Evers
Asperdurari Aurre Egiten -J.M. Bastida “Txapi”
Xalbadorren Heriotzean -Xabier Lete
Vals de ejecución -Nicolas García Arr. Alberto Santos
Jota Vals de Estella
Araiako Musika Banda eta Ezberdiñako Gaiteroak
Zuzendaria: Alfredo Markinez Aroztegi


Martxoak 28, astelehena
18:00/19:00 Organo erakustaldiak Salbatore elizan.
Zehaztasunak: "Usurbilgo Organoa berezia da. 1907an, Parisen eraiki zuten, Cavaillé-Coll lantegietan. Ospe handiko frantziar baroi bat izan zen haren lehen jabea (l´Espée baroia); Ilbaritzen (Baionatik gertu) zuen jauregirako eskatu zuen organoa eraikitzeko. Lehen Mundu Gerra ondorengo diru-eskasiak zirela eta, baroiak bere ondasun batzuk saldu behar izan zituen, eta horien artean, organo eder hau. 1920 inguruan Usurbilgo Salbatore parrokiak hain baliotsua den tresna erosi zuen zenbait herritarren ahalegin ekonomikoari esker. Honenbestez, 100 urtetik gora egin ditu organoak Usurbilen. Azken urteotan zaharberritze-lan garrantzitsuak egin dituzte Usurbilgo organoan. Joan Luis Atxegaren eskutik Usurbilgo organoa gertutik ikusteko aukera paregabea izango dugu".

Antolatzaileak: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala.
Laguntzaileak: Salbatore Parrokia eta Gipuzkoako Foru Aldundia.