Koronabirusa

539tik 507,29ra murriztu da intzidentzia

Noaua Aldizkaria 2022ko mar. 17a, 12:31

Koxkatxo bat beherantz egin du, 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentziak Usurbilen. Aste hasieratik hona 7 kasu berri hauteman ditu Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak udalerri honetan.

Astean bitan egiten duen moduan, ostegun honekin batera, koronabirusaren hedapenari lotutako EAE-ko udalerrietako datuak eguneratu ditu Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak. Usurbili dagokionez, otsaila amaieratik azken hamabostaldian etengabe berriz 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentziak gorantz egin ostean, koxkatxo bat murriztu dela ohartarazi dute.

Gogoan izan; otsailaren 27an 317,06koa zen intzidentzia, 364,62koa martxoaren 2an, 380,47koa martxoaren 6an, 428,03koa hilaren 9an eta 539koa aste hasieran. Azken 24 orduotan 507,29ra murriztu da. 

Kasu berrien agerraldiei dagokionez, azken asteotan kopurua zertxobait hazi den arren, momentuz, aste hasieratik 7 kasu berri hauteman ditu Osasun Sailak Usurbilen.

Urtarrila osoan 681 kasu izan genituen udalerri honetan, 113 otsailean eta martxoko lehen hamasei egunetan, 38 kasu berri zenbatu dituzte.

Kasu berriak
Azaroak 1: 0.
Azaroak 2: 0.
Azaroak 3: 0.
Azaroak 4: 3.
Azaroak 5: 0.
Azaroak 6: 0.
Azaroak 7: 0.
Azaroak 8: 0.
Azaroak 9: 0.
Azaroak 10: 2.
Azaroak 11: 1.
Azaroak 12: 3.
Azaroak 13: 3.
Azaroak 14: 0.
Azaroak 15: 0.
Azaroak 16: 4.
Azaroak 17: 14.
Azaroak 18: 7.
Azaroak 19: 3.
Azaroak 20: 7.
Azaroak 21: 3.
Azaroak 22: 6.
Azaroak 23: 10.
Azaroak 24: 7.
Azaroak 25: 8.
Azaroak 26: 7.
Azaroak 27: 2.
Azaroak 28: 4.
Azaroak 29: 5.
Azaroak 30: 9.
Abenduak 1: 11.
Abenduak 2: 11.
Abenduak 3: 6.
Abenduak 4: 7.
Abenduak 5: 0.
Abenduak 6: 4.
Abenduak 7: 7.
Abenduak 8: 9.
Abenduak 9: 9.
Abenduak 10: 18.
Abenduak 11: 3.
Abenduak 12: 9.
Abenduak 13: 6.
Abenduak 14: 25.
Abenduak 15: 5.
Abenduak 16: 7.
Abenduak 17: 11.
Abenduak 18: 3.
Abenduak 19: 12.
Abenduak 20: 6.
Abenduak 21: 13.
Abenduak 22: 16.
Abenduak 23: 16.
Abenduak 24: 24.
Abenduak 25: 6.
Abenduak 26: 28.
Abenduak 27: 13.
Abenduak 28: 20.
Abenduak 29: 31.
Abenduak 30: 18.
Abenduak 31: 32.
Urtarrilak 1: 24.
Urtarrilak 2: 18.
Urtarrilak 3: 9.
Urtarrilak 4: 19.
Urtarrilak 5: 33.
Urtarrilak 6: 33.
Urtarrilak 7: 22.
Urtarrilak 8: 35.
Urtarrilak 9: 23.
Urtarrilak 10: 27.
Urtarrilak 11: 23.
Urtarrilak 12: 36.
Urtarrilak 13: 28.
Urtarrilak 14: 29.
Urtarrilak 15: 24.
Urtarrilak 16: 9.
Urtarrilak 17: 13.
Urtarrilak 18: 19.
Urtarrilak 19: 19.
Urtarrilak 20: 22.
Urtarrilak 21: 14.
Urtarrilak 22: 21.
Urtarrilak 23: 11.
Urtarrilak 24: 24.
Urtarrilak 25: 23.
Urtarrilak 26: 22.
Urtarrilak 27: 21.
Urtarrilak 28: 28.
Urtarrilak 29: 16.
Urtarrilak 30: 20.
Urtarrilak 31: 16.
Otsailak 1: 14.
Otsailak 2: 15.
Otsailak 3: 15.
Otsailak 4: 14.
Otsailak 5: 9.
Otsailak 6: 6.
Otsailak 7: 7.
Otsailak 8: 6.
Otsailak 9: 1.
Otsailak 10: 5.
Otsailak 11: 5.
Otsailak 12: 6.
Otsailak 13: 1.
Otsailak 14: 0.
Otsailak 15: 4.
Otsailak 16: 2.
Otsailak 17: 1.
Otsailak 18: 2.
Otsailak 19: 2.
Otsailak 20: 2.
Otsailak 21: 1.
Otsailak 22: 1.
Otsailak 23: 1.
Otsailak 24: 1.
Otsailak 25: 1.
Otsailak 26: 1.
Otsailak 27: 1.
Otsailak 28: 3.
Martxoak 1: 0.
Martxoak 2: 6.
Martxoak 3: 1.
Martxoak 4: 3.
Martxoak 5: 2.
Martxoak 6: 2.
Martxoak 7: 0.
Martxoak 8: 2.
Martxoak 9: 4.
Martxoak 10: 4.
Martxoak 11: 3.
Martxoak 12: 0.
Martxoak 13: 4.
Martxoak 14: 0.
Martxoak 15: 6.
Martxoak 16: 1.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu berdean
Urriak 16: 47,56.
Urriak 17: 47,56.

Eremu horian
Urriak 24: 79,26.
Urriak 31: 142,68.
Azaroak 7: 110,97.
Azaroak 14: 190,23.

Eremu gorrian
Azaroak 17: 475,59.
Azaroak 21: 745,09.
Azaroak 24: 1078,00.
Azaroak 28: 1.299,94.
Abenduak 1: 1.410,91.
Abenduak 5: 1.474,32.
Abenduak 8: 1.426,76.
Abenduak 12: 1.712,11.
Abenduak 15: 1886,49.
Abenduak 19: 2029,17.
Abenduak 22: 2266,96.
Abenduak 26: 2821,81.
Abenduak 29: 3265,94.
Urtarrilak 2: 4201,01.
Urtarrilak 6: 4613,19.
Urtarrilak 9: 5231,45.
Urtarrilak 12: 5580,22.
Urtarrilak 16: 5548,51.
Urtarrilak 19: 5389,98.
Urtarrilak 23: 4676,60.
Urtarrilak 26: 4407,10.
Urtarrilak 30: 4327,84.
Otsailak 2: 4232,72.
Otsailak 6: 3852,25.
Otsailak 9: 2980,34.
Otsailak 13: 1902,35.
Otsailak 16: 1284,08.
Otsailak 20: 697,53.
Otsailak 23: 523,15.
Otsailak 27: 317,06.
Martxoak 2: 364,62.
Martxoak 6: 380,47.
Martxoak 9: 428,03.
Martxoak 13: 539,00.
Martxoak 16: 507,29.

500eko intzidentziaren bueltan berriz Buruntzaldea
Usurbilen bezala, intzidentziak zertxobait gorantz egin du baita Lasarte-Usurbil osasun eremuan; 496,41ekoa (518,14ean martxoaren 13an) da intzidentzia egun. Eremu gorrian da. Azken astean, 72 kasu berri antzeman dituzte zonalde honetan. Buruntzaldeko udalerriek ere 500en bueltako intzidentzia dute gehienek berriz:
-Andoain: 567,12 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,35. Azken 7 egunetan 41 kasu). 
-Astigarraga: 719,21 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,12. Azken 7 egunetan 21 kasu). 
-Hernani: 432,32 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,90. Azken 7 egunetan 44 kasu). 
-Lasarte-Oria: 519,82 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,30. Azken 7 egunetan 52 kasu).
-Urnieta: 434,85 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,17. Azken 7 egunetan 15 kasu). 
-Usurbil: 507,29 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,19. Azken 7 egunetan 18 kasu).  

540,49ko intzidentzia Gipuzkoan
Eremu gorrian segitzen duen Gipuzkoan azken 24 orduotan 540,49an zen (518,14an martxoaren 13an) 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzia. Azken 7 egunotan 1.895 kasu berri zenbatu dituzte (2.203 martxoaren 7tik martxoaren 13ra). Udalerri ia guztiak eremu gorrian ditu Gipuzkoak, 2 laranjan, 4 horian eta 10 berdean.

Azken 24 orduotan 979 kasu eta azken aste osoan 5.375 kasu (5.197 martxoaren 6tik 13ra) detektatu dituzte EAE-n. Positibotasuna %16,3koa da (%14,1ekoa martxoaren 13an). 453,79tik 482,88ra igo da 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia. 26tik 23ra murriztu da ZIU-n dauden herritarren kopurua, 176tik 147ra gutxitu da berriz ospitaleratu kopurua. 

Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 1.03koa da gaur.  

Informazio gehiago hemen: covid19