"Reziklantes" ikuskizuna eskaini zuten atzo arratsaldean Agerialdeko frontoian. Kalean egitekoak ziren ikuskizuna, baina eguraldi txarra medio, Udarregi Ikastolako instalakuntzak erabili zituzten. Hainbat haur eta heldu erakarri zituen ikuskizunak. Birziklatutako materialak musika eta instrumentuak egiteko aukera ematen du, eta horixe erakutsi zuten hain zuzen ere Turukutupa konpainiako kideek.