19. Laburbira igandean, NOAUA! K.E.-ren eskutik

Noaua Aldizkaria 2022ko mar. 18a, 08:01

Herriz herri dabilen 19. Laburbira, euskarazko film laburren emanaldia bueltan datorkigu Sutegira igandean, NOAUA! K.E.-ren eskutik. Adi, ikus-entzunezko lan batek, "Lanbroa" izenekoak Usurbilekin lotura baitu, Elizako erlojuarekin hain zuzen. Erlojuaren egile izandako Yeregi familiako kide bat Sutegin izango da, film laburrean ikusi ahalko dugun Xabier Yeregi.

19. Laburbira
Eguna: martxoak 20, igandea.
Ordua: 18:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Sarrera: doan, usurbilkultura.eus plataforman.
Proiektatuko diren film laburrak:


"Lanbroa"
Sinopsia: "Gaixotasunak Bego berriz jotzen duenean, denbora gainera datorkio. Bultzada honek Xabierrekin batera antzinako erlojuak konpontzera darama. Bere gaixotasunaren eta denboraren arteko elkarrizketan, poesia bisualez betetako dantza deserosoa sortzen da".
Zuzendaria:
Ana Serna, Paula Iglesias eta Maialen Oleaga.
Aktoreak: Begoña Arruti, eta Xabier Yeregi.


"Serendipia"
Sinopsia: "Pandemiaren ondorioz ezarritako konfinamenduan zehar, euskal birologo batek berrogeialdia bere laborategian igarotzea erabaki du, koronabirus berria geldiarazteko txertoa lortzeko ikerketan murgiltzeko. Serendipia ezusteko eta zorioneko aurkikuntza bat da".
Zuzendaria: Iban del Campo.
Aktoreak: Amancay Gaztańaga eta Joseba Usabiaga.


"Itsasontziaren mugimendua"
Sinopsia: "Neska itsu batek itsasontzi baten irudiak ikustearekin amesten du. Bere kidea laguntzen saiatzen da, baina  une batez zerbait gertatzen da ilusioa itzultzen diona".
Zuzendaria:
Alba Romera.
Aktoreak: Alba Romera eta Rony Devoz.


"Falta zaizuna"
Sinopsia: "Badoa gaixoa medikuarengana. Diagnosiak zur eta lur utziko zaitu".
Zuzendaria: Jose Luis Gomez.
Aktorea: Jose Luis Gomez.


"Hurrengo geltokia"
Sinopsia: "Pauk goizero trena hartzen du lanera joateko baina horietako egun batean bere bizitzan sekulako aldaketa eragingo duen esperientzia biziko du".
Zuzendaria: Naia Aizpurua.


"Rewind"
Sinopsia: "Bake-leku argitsu eta garbi batean, emakume bat bere kabuz irtengo da, guri begira, patu beldurgarri batetik ihes eginez eta askatasunerantz ibiltzen. Existitzen ez den toki batean, denbora nabigagarrian, zinta magnetiko batean bezala, Rewind-Play-FastForward".
Zuzendaria: Amaia San Sebastian.
Aktorea: Hayat Belkacem.


"Turnoka"
Sinopsia: "Gaur, film labur honetako protagonistari goizez egokitu zaio lanera joan beharra".
Zuzendaria: Aitor Alberdi.
Aktoreak: Etor Larrañaga eta Iker Etxeberria.


"Subandilla"
Sinopsia: "Alemanek Frantzia okupatu dute. Euskal Herriko Bizkarsoron, soldaduek Mixel eta bere ttanttak atzikitzen duten hotela errekisizionatu dute". 
Zuzendaria: Josu Martinez.
Aktoreak: Manex Fuschek, Ander Lipusek eta Kristiane Etxaluz.


"Itsaso"
Sinopsia: "Daroan bizimoduaren eraginez, Itsasoren osasuna makaldu egin da. Ondorioz, zera erabaki du: ohituraz  aldatzea".
Zuzendaria: Sergio Martinez.
Aktorea: Amaia Irazabal.

Informazio gehiago: irudienea.topagunea.eus
Antolatzailea: NOAUA! K.E.