Iruzurraren aurkako neurrien plana onartzeko konpromisoa hartu du Udalak

Noaua Aldizkaria 2022ko mar. 19a, 09:09

"Usurbilgo Udalak Iruzurraren aurkako Neurrien Plana onartzeko konpromiso instituzionala hartu du". Hala dio, ostegun honetako osoko bilkuran udalbatzak aho batez onarturiko udal adierazpenak. Adierazpenak dioena lerrootan duzue osorik.

Iruzurraren aurkako politikak. Usurbilgo Udalaren adierazpena
Usurbilgo Udalak, bere eskumenen esparruan, iruzurraren aurkako politika indartzeko konpromisoa hartu du bere eginkizunen garapenean. Horretarako, arau juridiko, etiko eta moralak betetzeko estandar zorrotzak bere gain hartuko dituen tresna egokia ezarri nahi du, bai eta estandar horiek integritatearen, objektibotasunaren eta zintzotasunaren printzipioei atxikitu nahi ditu. Halaber toki-erakunde honek apustua egin nahi du iruzurraren eta ustelkeriaren aurkako kultura bat garatu eta areagotzeko, udalarekin harremanetan dauden edo harekin parte hartzen duten eragile guztiek hautematen dutena.

Usurbilgo Udalak kultura etiko bat sustatu nahi du erakundearen barruan, iruzurrezko jokabideak edo jarduerak sorraraziko ez dituena eta horiek prebenitzea eta antzematea erraztuko duena.

Iruzurraren aurkako plana udalak onartuko du. Udalaren eskumenetako gastuei, kontratazioei eta dirulaguntzei eragiten die: gastuak onartzeko espedienteen legezkotasuna, segurtasuna eta gardentasuna babesten ditu; iruzurra kontrolatzeko organoa izendatzeko eta funtzio eta kontrol sistema berriak esleitzeko erabiltzen da.

Izan ere, Europako Batasunaren Tratatuaren 274. artikuluaren arabera, Batzordeak bere erantzukizunpean gauzatu behar du aurrekontua, finantza-kudeaketa onaren printzipioaren arabera.

Gainera, estatu kideek Batzordearekin lankidetzan jardun behar dute, baimendutako kredituak finantza-kudeaketa onaren printzipioaren arabera erabiltzen direla bermatzeko.

Era berean, Europako Erkidegoen aurrekontu orokorrari aplika dakiokeen finantza erregelamendua onartzen duen Kontseiluaren 1605/2022 (EE, Euratom) Erregelamenduaren 53 ter artikuluaren 2. paragrafoari jarraituz, estatu kideek kudeaketa partekatuaren eremuan irregulartasunak eta iruzurrak prebenitu eta horiei aurre egiteko erantzukizuna dute. Irregulartasuna nahita egin den (iruzurra) edo ez, gastu horiek Europako aurrekontuaren baterako finantzaketatik kanpo utzi behar dira.

Plan hau udalaren egoitza elektronikoan eta gardentasun atarian argitaratuko da.

Barne-kontroleko sistema bat ezarri nahi da, iruzurrezko edozein jarduera prebenitzeko eta ahal den neurrian, detektatzeko eta, hala badagokio, horren ondorioak zuzentzeko. Horretarako, osotasun-, inpartzialtasun- eta zintzotasun-printzipioak hartu nahi dira kontuan bere eginkizunak betetzean.

Ondorioz, Usurbilgo Udalak Iruzurraren aurkako Neurrien Plana onartzeko konpromiso instituzionala hartu du, HFP/1030/2021 Aginduaren 6.5 artikuluak xedatutako nahitaezko edukia eta epeak kontuan harturik.

Zehazki, honako jarduera hauek egiteko konpromisoa hartzen du, besteak beste, epe horren barruan:
1- Arriskuen analisia eta ebaluazioa.
2-Kode etiko bat idaztea.
3-Kanal Etikoaren Protokoloa idaztea.
4-Interes-gatazkak prebenitzeko politika idaztea.
5-Oparien, otorduen eta joan-etorrien politika idaztea.
6-Prestakuntza eta kontzientziazioa iruzurraren prebentzioaren arloan.
7-Iruzurra kontrolatzeko organoa izendatzea.

Usurbilgo Udalak jakinarazpenetarako barne-kanalen bidez antzeman daitezkeen irregulartasunak edo iruzurraren eta ustelkeriaren susmoak salatuko ditu, eta iruzurraren aurkako koordinazio-erakunde eta zerbitzuekin elkarlanean arituko da une oro.

Bereziki, konfidentzialtasun-printzipioa errespetatuz, iruzurraren aurkako Koordinazio Zerbitzu Nazionalarekin lankidetzan arituko da. Iruzurraren aurkako Koorrdinazio Zerbitzu Nazionala da Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoarekin (OLAF) elkarlanean iruzurraren aurka Europar Batasunaren finantza-interesak babesteko ekintzak antolatzeaz arduratze den organoa.

Estatuko Administrazioaren Kontu-hartzailetza Nagusiaren barruan dago, eta, diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 25. xedapen gehigarriaren arabera, honako eginkizun hauek dagozkio:
A-Estrategia nazionalaren sorrera eta abiaraztea zuzentzea eta Europar Batasunaren interes finantzarioak babesteko beharrezkoak diren lege- eta administrazio-aldaketak bultzatzea.
B-Sistema nazionalek Europar Batasuneko funtsen kudeaketarako izan ditzaketen gabeziak identifikatzea.
C-Erakunde nazionalen eta OLAF-en artean irregulartasunei eta iruzur-asmoei buruzko koordinazio- eta informazio-bideak ezartzea.
D-Iruzurraren aurkako prebentzio eta borrokarako prestakuntza sustatzea.