Urtero legez, Laburbira izan da gaur

Erredakzioa

Gaur izan da Sutegiko pantaila handian XIX. Laburbira. Dozena bat usurbildar elkartu dira auditorioan aurtengo bederatzi film laburrak ikusteko: Serendipia, Itsasoaren mugimendua, Lanbroa, Falta zaizuna, Hurrengo geltokia, Turnoka, Subandilla eta Itsaso. 

 

Film laburren amaieran, Lanbroa filmeko bi protagonistarekin solasaldia egin dute errealitatean oinarritutako filmaren xehetasunak ezagutzeko. Erlojugintza eta minbizi kasu batean istorioak uztartzen dituen film dokumentala ardatz hartuta, bi gaiak landu dituzte Sutegira hurbildutako usurbildarrek eta bi protagonistek.