Iragan astean bizi ibili zen haizea eta astelehen iluntzetik aurrera bolada gogorrak izan ditzakegula ohartarazten ari da Euskalmet meteorologia agentzia. Astelehen iluntzeko 21:00etan hasi eta astearte arratsaldeko 15:00ak arte haizeguneak ez diren tokietan orduko 80 kilometroko abiadura gaindi dezakete haize boladek. 80-100 kilometro artekoak izan ditzakegu haizeguneetan.
Giro honetan, datozen orduotan Usurbilen, "zerua tarteka hodeitsu egongo da, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusi. Hego-haize bizia ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin. Tenperatura maximoak gutxi jaitsiko dira". Asteartean, "zerua hodeitsu egongo da. Hego-ekialdeko haize bizia ibiliko da, bolada gogorrekin. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez, maximoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira". Asteazkenean, "zerua tarteka hodeitsu egongo da, batez ere egunaren lehenengo partean. Hegoaldeko edo hego-ekialdeko haize bizia ibiliko da, bolada gogorrekin. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez, maximoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira". Informazio eguneratua hemen: euskalmet.eus