Ziortzako kanpaldian izena emateko epea zabalik da

Noaua Aldizkaria 2022ko martxoaren 23a

Ziortza gazte Elkartea hasi da udako kanpaldia antolatzen. Izen ematea asteazken honetan zabalduko da. 

Urtero legez, Ziortzaren kanpaldiak bi txanda izango ditu:

  • 1. txanda (DBH3-DBH4): uztailaren 5etik 16ra
  • 2. txanda (DBH1-DBH2): uztailaren 16tik 26ra

“Aurre izen-ematea aste honetan bertan irekiko dugu: hilaren 23tik apirilaren 8ra arte egongo da zabalik (bi egunak barne)”, Ziortzatik aditzera eman dutenez.

 

Galdetegi bat bete behar da

Aurre izen-ematea egiteko “galdetegi bat sortu dugu, zeina gurasoen artean zabalduko dugun korreo bidez. Guraso berriren bat baldin badago edo asteazkenean ez badu interesa duen gurasoren batek mezua jaso, ziortzakanpaldia@gmail.com helbidera korreo bat bidali beharko digute. Guk galdetegira sartzeko esteka bidaliko diegu erantzun gisa”, argitu dute Ziortzako kideek.