Elkarretaratzea eta proiekzioa Sareren eskutik

Noaua Aldizkaria 2022ko mar. 22a, 10:27

Hitzordu bikoitza Sarerekin datorren asteburuan; ohi bezala, azken ostiraleko elkarretaratzea eta igandean, “Tipularen Sehaska Kanta” dokumentalaren proiekzioa.

Bi hitzordu iragarri ditu Sarek astebururako:

Martxoak 25, ostirala
20:00
Elkarretaratzea Mikel Laboa plazan.

Martxoak 27, igandea
18:00
“Tipularen Sehaska Kanta” dokumentala Sutegin. Zuzendari Lander Garro bertan izango da.
Sinopsia: “Diagnostiko bat egiteko edo tratamendu bat izateko medikuarenera joatea gauza arrunta da kanpoko munduan. Baina preso den ororentzat bide oso zaila edo ezinezkoa da. Lander Garro, zuzendaria, kartzelan gaixo egotearen esperientzia bizi izan dutenengana joango da, zer ondorio duen hobeki ulertzeko. Diskurtso politikotik harago doan hizkuntza erabiltzen du, osasunerako eskubiderik ez duten presoen indefentsioa emozioen ikuspegitik esploratuz, artefakto zinematografiko baten bidez. Film politikoa baino gehiago film artistikoa da. Tipularen sehaska kanta, lehen pertsonan eta hesteetatik kontatua.1942an kartzelan hil zen Miguel Hernandez poeta espainiarraren “Nana de la cebolla” olerkitik abiatuta, analogia historikoa egiten du filmak: 1936ko gerran preso hiltzeak zentzurik ez bazuen, zentzurik ba ote du gaur?”.

Antolatzaileak: Sare eta Usurbilgo Udala.