Apirilaren 8an, goizaldeko 6:26 aldera helduko da 22. Korrika Aginagako Mapiletik. Martxoaren 31n Amurrion abiatu eta apirilaren 10ean Donostian amaitu arte eskuz esku ibiliko den lekukoa herri honetako hainbat lagunek tartetxo batez izateko aukera izango dute. Besteak beste, NOAUA! Kultur Elkarteak. 1981. kilometroa hain zuzen. Kultur elkartearen izenean, bazkideok eramatea nahi genuke.
Kaixo Noaua!kide,
Badator aurtengoan 22. Korrika!!!! Pandemiaren etenaldiaren ondoren, martxoak 31an abiatuko da Amurriotik eta apirilak 8 goizeko 6:30tan izango dugu Usurbilen. Urtero bezala, Noaua!ak ere bere kilometroa izango du Usurbilen eta zuokin, BAZKIDEOKIN egin nahiko genuke gure kilometroa, 1981. kilometroa.
Aurten zuetako norbait edo norbaitzuk testigua eramatea nahi dugu. Guretzako zuok zarete Noaua!ko ordezkari. Zuetako norbaitek testigua hartu eta kilometroa egin nahiko balu, email bat bidaltzea nahikoa izango du. Emaila elkartea@noaua.eus helbidera bidali beharko duzuea apirilak 3a baino lehenago zuen nahia adieraziz eta telefono zenbakia jarriaz. Ondoren, zuekin jarriko gara harremaentan nola antolatzen dugun esateko.
Animatu eta han izango gara elkarrekin korrika egiteko!!!
IKA IKA IKA, HEMEN DATOR KORRIKA!!!!