Ukrainarako laguntza biltzen ari dira Gure Pakean

Noaua Aldizkaria 2022ko mar. 23a, 08:42

Jubilatu elkarteak Artzabalen duen egoitzan Ukrainara bidaltzeko oinarrizko gaiak biltzen ari dira asteotan.

Ukraina laguntzeko hamaika elkartasun ekimenen artean da, Gure Pakea jubilatu elkarteak Artzabalen duen egoitzan asteotan martxan dutena. Oinarrizko gaiak biltzen ari dira gerran den herrialderako. Batetik, haurrentzako higiene produktuak, pixohialak besteak beste. Elikagaiak; latak, barra energetikoak, beirazko ontzian egon ez eta galkorrak ez direnak. Azkenik, osasun zerbitzuetarako materiala: hesgailu esterilak, gazak, mantal kirurgiko esterilak, musuko kirurgikoak, arnasketa babesteko musukoak, iraungiak ez dauden sendagaiak.

Bilketa astelehenetik ostiralera egiten ari dira, goizez, 10:00-12:00 artean Gure Pakea elkarteak Artzabalen duen egoitzan. Ostiral honetara arte, martxoaren 25era arte egongo dira bilketa bideratzen, Ukraina-Euskadi garapenerako eta lankidetzarako elkartearekin batera.

Laguntza material honez gain, diru ekarpenak ere egin daitezke ondoko kontu zenbaki honetan: 
-Kontzeptua: "Donación".
-Zenbakia: 2095 5001 00 9114437029.
-IBAN kodea: ES 16.
-Swift kodea (BIC): BASKES2BXXX
-Titularrak: "Asociación socio cultural y de cooperación al desarrollo Ucrania-Euskadi"-