"Mundu berri bat" izeneko estreinako lana kaleratu du Neona taldeak

Noaua Aldizkaria 2022ko mar. 23a, 09:28

Dagoeneko entzungai duzue taldeak sarean dituen kanaletan.

"Mundu berri bat", gure lehenengo album-a entzungai duzue plataforma digital guztietan!", halaxe iragarri dute asteazken goiz honetan Neona musika taldekoek. "Ia 2 urtez lantzen egon garen eta ilusio handiz erakutsiko dizkizuegun kantuak aurkituko dituzue". Horietako bat, "Nire geltokia" izenekoa, martxoaren 10ean sareratu zuten bideoklipa. Albiste honi atxikia duzuena, "Andoaingo Garate estudioan grabatua, nahastua eta masterizatua, Kaki Arkarazoren eskutik".

Sare sozialen bidez berri eman dutenez, "prozesu luzea izan da baina oso pozik gaude emaitzarekin, eta asko daukagu eskertzeko honen parte izan diren guztiei, buruan genuena kantuetan plasmatzen laguntzeagatik".

Egunotan iragartzen hastekoak dira, "gure lehenengo zuzenekoak noiz eta non izango diren".

Neona sare sozialotan jarrai dezakezue:
Instagram: @neona.band
Facebook: @neona.band
Spotify: Neona
Youtube: Neona