Gipuzkoako Foru Aldundiak finkatuak ditu, errenta aitorpena tramitatzeko datak. Ogasunarekin diru kontuak argitzeko ohi bezala, hiru modalitate izango dituzue aukeran, eta kontuan hartzeko epeok:
Errenta aitorpenaren datak
-Apirilak 4-ekainak 30: errenta autolikidazio proposamenak onartzea.
-Apirilak 7-ekainak 30: errenta eta ondarearen Internet modalitatearen epea.
-Apirilak 19-ekainak 30: errenta mekanizatuaren aurkezpena.
-Apirilak 12-ekainak 8: errenta mekanizaturako hitzordua eskatzea.
Errenta aitorpena, modalitateak
-Proposamena: "2022/03/29tik 2022/04/16ra bitartean, 250.000tik gora proposamen bidaliko ditugu, apurka-apurka, postaz (aitorpen guztien erdia baino gehiago). Departamentuaren webgunean eta gure bulegoetan ere eskuratu ahal izango dira. Proposamenarekin ados izanez gero, onartu egin behar da telefonoz edo internet bidez".
-Mekanizatua: telefonoz edo internet bidez hitzordua aurrez eskatuz gero, aitorpena egiteko laguntza zerbitzua eskainiko du Ogasunak bere bulegoetan.
-Internet: "gure laguntza programaz baliatuta" online egin daiteke aitorpena.
Informazio gehiagorako: gipuzkoa.eus