Haur eta gaztetxoentzako bi hitzordu liburutegian

Noaua Aldizkaria 2022ko mar. 24a, 08:21

Ekitaldi zikloa antolatu du Sutegi udal liburutegiak hurrengo asterako, Haur eta Gazte Literaturaren Nazioarteko Egunaren harira.

Apirilaren 2an gogoratuko da, Hans Christian Andersenen jaioteguna eta harekin, Haur eta Gazte Literaturaren Nazioarteko Eguna izango dugu. Testuinguru honetan, bi hitzordu antolatu ditu Sutegi udal liburutegiak, Usurbilgo bi sortzaileren eskutik:

Martxoak 29, asteartea
18:00
Ipuin-kontaketa saioa Ixabel Agirresaroberen eskutik, 6-8 urte arteko haurrentzat.

Martxoak 30, asteazkena
18:00
Bikoteka: irakurketa-kontaketa txokoa Yolanda Arrietarekin. 4-5 urte arteko haurrentzat eta haien laguntzaileentzat. Plaza mugatuak. Izen ematea liburutegian.

Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.