Udal kirol teknikaria hautatzeko lan deialdia sarean

Noaua Aldizkaria 2022ko martxoaren 24a

Interesdunek curriculumak aurkeztu edota bestela esanda, lan deialdi honetan izen emateko martxoaren 27ra arteko, hau da, igandera arteko epea dute. 

Kirol teknikaria hautatzeko lan deialdia kaleratu du Usurbilgo Udalak. Aldi baterako izango da kontratazioa, bost hilabeterako, lanaldi osorako, "lanpostua karrerako funtzionario batez hornitu arte". Udalak hain zuzen ohartarazi duenez, "epe motzean, 2020ko Lan Eskaintza Publikoan jasotako lanpostu honen oinarriak onartuko dira".

Iragan martxoaren 17ko udalbatzarrean, udal lanpostuen zerrendan hainbat aldaketa txertatzea onartu zuten. Tartean, udal kirol teknikariaren lanpostuari lotutakoak. Kirol teknikari lanpostuan aritzeko, orain arte diplomatura bat izatea aski zen. “Aktibatzen” prozesu betean diren honetan, udal gobernu taldetik diotenez, ez dute Kiroldegirako kudeatzaile soil bat nahi, “kirol politikak landuko dituen pertsona” beharrean aritzea nahi dute. Horretarako, lanpostu honen sarbiderako beharrezko titulu gisa finkatuko du, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako titulazio espezifikoa izatea.

Lan deialdi honetan eskatzen duten moduan. "Hautagaiek IVEF-en lizentziatuak izan beharko dute, eta, horrez gain, 3. HE Hizkuntza Eskakizuna dutenak lehenetsiko dira; eskakizun hori duen hautagairik ez badago, 3. HE dutenak ere onartuko dira". 

Udalak lanbide.eus bidez argitaratu du lan eskaintza honen iragarkia, "premiazkoa delako". Honenbestez, atari horren bidez eman beharko dute izena hautagaiek. "Merituak baloratzeko, beraz, Lanbideko curriculuma hartuko da kontuan: curriculum hori eguneratu gabe egongo balitz, hortik kanpoko bestelako merituak ere baloratu ahal izateko, hautagaiek pertsonalgoa@usurbil.eus helbide elektronikora bidaliko dituzte administrazio publikoko ziurtagiriak (lanpostua eta iraupena modu egokian jasota) edo formakuntza ziurtagiriak".


UDAL KIROL TEKNIKARIA HAUTATZEKO LAN DEIALDIA
Zereginak
"Oiardo kiroldegiko zuzendaritza eta funtzionamendu egokiaz arduratu, bertara atxikiturik dauden gisa eta material baliabideak -azpikontrataturiko enpresak, kirol atxikimenduak eta abar antolatu, koordinatu eta gainbegiratuz eta zehazturiko politikak jarraituz. Udalerrian kirolari dagokion jarduera-eremuetan programak eta jarduerak antolatu, dinamizatu eta garatzeaz arduratuz".

Ezinbesteko baldintzak
IVEF lizentziatua eta 4. edo 3. H.E. Esperientzia eta formakuntza baloratuko da.

Lanpostuaren ezaugarriak
5 hilabeteko kontratua, lanaldi osoa eta ordutegi arrunta (egunean 6,5 ordu). Hasteko, aurreikusitako data apirilak 4.

Hizkuntzak
Euskara: C1, menderatze eraginkorra irakurketan, idazketan eta ahozkoan.

Lan deialdian izen emateko iragarkia: lanbide.eus