Koronabirusa

Goranzko bidean segitzen du 713,38an den intzidentziak

Noaua Aldizkaria 2022ko mar. 24a, 13:04

Otsaila amaieratik, mantso bada ere, etenik gabe segitzen du gorantz, 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentziak; azken 24 orduotan, 713,38an da. Beste 11 covid19 kasu berri detektatu ditu Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak Usurbilen, azken hiru egunotan.

Geratu gabe eta mantso bada ere, goranzko bidean segitzen du koronabirusaren intzidentziak Usurbilen. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak ostegun honetan kaleratu dituen azken datuen arabera, 713,38an da aipatu tasa. Aurreko hliabete amaieraz geroztik goranzko bideari eusten segitzen dio; otsailaren 27an 317,06ko intzidentzia zuen koronabirusak udalerri honetan.

Astelenenean eguneratu zituen datuok Osasun Sailak azkenekoz. Ordutik, 11 covid19 kasu berri zenbatu dituzte hiru egunotan Usurbilen.

Hilabete hasi zenez geroztik,  23 egunetan beraz, guztira 65 kasu zenbatu ditu Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak udalerri honetan. Aurreko hilabeteteetako kopuruekin alderatzen hasita, zer ikusirik ez. Urtarrila osoan 681 kasu izan genituen, 113 otsailean.

Kasu berriak
Azaroak 1: 0.
Azaroak 2: 0.
Azaroak 3: 0.
Azaroak 4: 3.
Azaroak 5: 0.
Azaroak 6: 0.
Azaroak 7: 0.
Azaroak 8: 0.
Azaroak 9: 0.
Azaroak 10: 2.
Azaroak 11: 1.
Azaroak 12: 3.
Azaroak 13: 3.
Azaroak 14: 0.
Azaroak 15: 0.
Azaroak 16: 4.
Azaroak 17: 14.
Azaroak 18: 7.
Azaroak 19: 3.
Azaroak 20: 7.
Azaroak 21: 3.
Azaroak 22: 6.
Azaroak 23: 10.
Azaroak 24: 7.
Azaroak 25: 8.
Azaroak 26: 7.
Azaroak 27: 2.
Azaroak 28: 4.
Azaroak 29: 5.
Azaroak 30: 9.
Abenduak 1: 11.
Abenduak 2: 11.
Abenduak 3: 6.
Abenduak 4: 7.
Abenduak 5: 0.
Abenduak 6: 4.
Abenduak 7: 7.
Abenduak 8: 9.
Abenduak 9: 9.
Abenduak 10: 18.
Abenduak 11: 3.
Abenduak 12: 9.
Abenduak 13: 6.
Abenduak 14: 25.
Abenduak 15: 5.
Abenduak 16: 7.
Abenduak 17: 11.
Abenduak 18: 3.
Abenduak 19: 12.
Abenduak 20: 6.
Abenduak 21: 13.
Abenduak 22: 16.
Abenduak 23: 16.
Abenduak 24: 24.
Abenduak 25: 6.
Abenduak 26: 28.
Abenduak 27: 13.
Abenduak 28: 20.
Abenduak 29: 31.
Abenduak 30: 18.
Abenduak 31: 32.
Urtarrilak 1: 24.
Urtarrilak 2: 18.
Urtarrilak 3: 9.
Urtarrilak 4: 19.
Urtarrilak 5: 33.
Urtarrilak 6: 33.
Urtarrilak 7: 22.
Urtarrilak 8: 35.
Urtarrilak 9: 23.
Urtarrilak 10: 27.
Urtarrilak 11: 23.
Urtarrilak 12: 36.
Urtarrilak 13: 28.
Urtarrilak 14: 29.
Urtarrilak 15: 24.
Urtarrilak 16: 9.
Urtarrilak 17: 13.
Urtarrilak 18: 19.
Urtarrilak 19: 19.
Urtarrilak 20: 22.
Urtarrilak 21: 14.
Urtarrilak 22: 21.
Urtarrilak 23: 11.
Urtarrilak 24: 24.
Urtarrilak 25: 23.
Urtarrilak 26: 22.
Urtarrilak 27: 21.
Urtarrilak 28: 28.
Urtarrilak 29: 16.
Urtarrilak 30: 20.
Urtarrilak 31: 16.
Otsailak 1: 14.
Otsailak 2: 15.
Otsailak 3: 15.
Otsailak 4: 14.
Otsailak 5: 9.
Otsailak 6: 6.
Otsailak 7: 7.
Otsailak 8: 6.
Otsailak 9: 1.
Otsailak 10: 5.
Otsailak 11: 5.
Otsailak 12: 6.
Otsailak 13: 1.
Otsailak 14: 0.
Otsailak 15: 4.
Otsailak 16: 2.
Otsailak 17: 1.
Otsailak 18: 2.
Otsailak 19: 2.
Otsailak 20: 2.
Otsailak 21: 1.
Otsailak 22: 1.
Otsailak 23: 1.
Otsailak 24: 1.
Otsailak 25: 1.
Otsailak 26: 1.
Otsailak 27: 1.
Otsailak 28: 3.
Martxoak 1: 0.
Martxoak 2: 6.
Martxoak 3: 1.
Martxoak 4: 3.
Martxoak 5: 2.
Martxoak 6: 2.
Martxoak 7: 0.
Martxoak 8: 2.
Martxoak 9: 4.
Martxoak 10: 4.
Martxoak 11: 3.
Martxoak 12: 0.
Martxoak 13: 4.
Martxoak 14: 0.
Martxoak 15: 6.
Martxoak 16: 1.
Martxoak 17: 5.
Martxoak 18: 10.
Martxoak 19: 1.
Martxoak 20: 0.
Martxoak 21: 4.
Martxoak 22: 6.
Martxoak 23: 1.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu berdean
Urriak 16: 47,56.
Urriak 17: 47,56.

Eremu horian
Urriak 24: 79,26.
Urriak 31: 142,68.
Azaroak 7: 110,97.
Azaroak 14: 190,23.

Eremu gorrian
Azaroak 17: 475,59.
Azaroak 21: 745,09.
Azaroak 24: 1078,00.
Azaroak 28: 1.299,94.
Abenduak 1: 1.410,91.
Abenduak 5: 1.474,32.
Abenduak 8: 1.426,76.
Abenduak 12: 1.712,11.
Abenduak 15: 1886,49.
Abenduak 19: 2029,17.
Abenduak 22: 2266,96.
Abenduak 26: 2821,81.
Abenduak 29: 3265,94.
Urtarrilak 2: 4201,01.
Urtarrilak 6: 4613,19.
Urtarrilak 9: 5231,45.
Urtarrilak 12: 5580,22.
Urtarrilak 16: 5548,51.
Urtarrilak 19: 5389,98.
Urtarrilak 23: 4676,60.
Urtarrilak 26: 4407,10.
Urtarrilak 30: 4327,84.
Otsailak 2: 4232,72.
Otsailak 6: 3852,25.
Otsailak 9: 2980,34.
Otsailak 13: 1902,35.
Otsailak 16: 1284,08.
Otsailak 20: 697,53.
Otsailak 23: 523,15.
Otsailak 27: 317,06.
Martxoak 2: 364,62.
Martxoak 6: 380,47.
Martxoak 9: 428,03.
Martxoak 13: 539,00.
Martxoak 16: 507,29.
Martxoak 20: 634,12.
Martxoak 23: 713,38.

500eko intzidentziaren bueltan berriz Buruntzaldea
Usurbilen bezala, intzidentziak zertxobait gorantz egin du baita Lasarte-Usurbil osasun eremuan; 586,66koa (560,34an martxoaren 20an) da intzidentzia egun. Eremu gorrian da. Azken astean, 84 kasu berri antzeman dituzte zonalde honetan. Buruntzaldeko udalerriek ere 500en bueltako intzidentzia dute gehienek berriz. Usurbilek du une honetan intzidentzia altuena:
-Andoain: 567,12 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,00. Azken 7 egunetan 44 kasu). 
-Astigarraga: 539,41 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,75. Azken 7 egunetan 15 kasu). 
-Hernani: 482,01 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,11. Azken 7 egunetan 53 kasu). 
-Lasarte-Oria: 561,83 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,08. Azken 7 egunetan 55 kasu).
-Urnieta: 499,28 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,15. Azken 7 egunetan 16 kasu). 
-Usurbil: 713,38 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,41. Azken 7 egunetan 27 kasu).  

513,42ko intzidentzia Gipuzkoan
Eremu gorrian segitzen duen Gipuzkoan azken 24 orduotan 513,42an zen (535,91n martxoaren 20an) 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzia. Azken 7 egunotan 1.804 kasu berri zenbatu dituzte (1.838 martxoaren 14tik martxoaren 20ra). Udalerri ia guztiak eremu gorrian ditu Gipuzkoak, 1 laranjan, 3 horian eta 8 berdean.

Azken 24 orduotan 897 kasu eta azken aste osoan 5.885 kasu (5.506 martxoaren 14tik 20ra) detektatu dituzte EAE-n. Positibotasuna %15,2koa da (%14,2koa martxoaren 20an). 486,56tik 496,97ra igo da 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia. 21etik 20ra murriztu da ZIU-n dauden herritarren kopurua, 147tik 156ra igo da berriz ospitaleratu kopurua. 

Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 1.02koa da gaur.  

Informazio gehiago hemen: covid19