Michelin lantegi atarian ostegun honetan egin duten elkarretaratzea duzue albiste honi atxikitako argazkian. Bertako LAB sindikatuak zabaldu duen irudian ikus dezakezuen moduan, "Ez saldu berriz gure lan baldintzak!" aldarripean mobilizatu dira langileak. LAB, CCOO, CSI eta UGT sindikatuek deitu dute protesta.
Lantegi atarian egin dute elkarretaratzearen bidez salatu nahi dutenez, "gure lan baldintzak berriz kaxkartu nahi dizkigute. Berriz ere sindikatu otzanek gure eskubideak saltzeko prest! Aurrean izango gaituzte!!".