Iruñeako San Ferminetako "Peña Alegria" larunbatean bisitan

Noaua Aldizkaria 2022ko mar. 25a, 08:16

Ehunetik gora lagun bisitan izango ditugu larunbat honetan Usurbilen.

Covid19aren osasun krisialdiagatik etenda izan diren ospakizunak itzulera bidean dira. Pandemia aurreko ohiturak tartean. Lerrootako protagonistak bisitan izango ditugu larunbat honetan, martxoaren 26an Usurbilen. Ehun bat lagunetik gora Iruñeatik datozenak. San Ferminetako "Alegria Peña"-ko kideak hain zuzen, Nafarroako hiriburuko festak alaitzen aritzen den "Igandea" izeneko txarangarekin.

Osasun krisialdiaren aurretik zenbait urteetan etorritakoak dira gure artera. Etenaldiaren ostean indarberrituta itzuliko dira. Aginagako Urdaira sagardotegian egitekoak diren bazkariaren aurretik, eta bazkalostean, arratsaldean, herriko poteoa girotuko dute txaranga eta guzti. 

Musika eta jai girorik ez da faltako beraz larunbat honetan.