Gazte Martxaren aurkezpena egin dute

Erredakzioa 2022ko mar. 26a, 11:20

Apirilaren 14tik 17ra Baztanen ospatuko den Gazte Martxa aurkeztu dute Aitzaga aurrean. Baztanera joateko autobusa antolatuko dute eta nahi duten herritarrek parte hartzeko aukera izango dute.

Ernai Gazte antolakundeak Baztanen antolatutako jardunaldiak aurkeztu dituzte herrian. Amaiurko gazteluaren setioaren bostehungarren urteurrenari keinu eginez, "BostEHun eta zutik!" aldarripean Zugarramurdi, Erratzu eta Elizondo lotuko dituen jardunaldiak antolatu dituzte. Tailerrak, kontzertuak, hitzaldiak... denetariko ekitaldiak egingo dituzte lau egunetan Iruinean azken ekitaldiarekin amaitzeko. 

 

Usurbilen bertan parte hartzeko gonbita luzatu dute eta autobusak antolatuko dituztela iragarri nahi duten gazte guztiek bertaratzeko aukera izan dezaten. Herriko musikariek girotu dute ekitaldia Luken Arkarazo, Maddi eta Elene, eta Malen eta Jon Mikel Azpiazu anai-arrebek. Sareren mobilizazioarekin ere bat egin dute, eta amaieran, afari-merienda eder batez gozatzeko aukera ere izan dute.