Kantu-jira kaleetara itzuli da

Erredakzioa 2022ko mar. 27a, 11:16

Itzuli da Kantu-jira Usurbilgo kaleetara. Pandemiak gogor jo zuen taldearen egunerokoa eta bi urte beranduago izan bada ere, kaleak hartu dituzte abeslariek eguraldi ezinhobearekin.

Mikel Laboan plazan elkartu eta lehen abestiekin jendea hurbildu badira ere, bizilagunen bat ez zegoen oso pozik taldearen itzulerarekin, bi jogurt bota baitizkie lehiotik abeslariei eta bat baino gehiago zikindu egin dute. Gainontzean, herriko hainbat tabernatan ibili dira giroa alaitzen. Euskal abesti zaharrak, modernoagoak eta Korsikan azken astean gertatutako hilketaren harira, Korsikako herria ere gogoan izan dute abestiekin eta bandera aterata.