Zumarte Musika Eskolak antolaturiko 18. Soinurbil ez da amaitu oraindik. Iragan musika astearen baitan bada ospatzeke geratu den hitzordurik. Salbatore Elizako organoa ezagutzeko bisita gidatuak antolatuak dituzte astelehen honetarako.
18. SOINURBIL MUSIKA ASTEA
Martxoak 28, astelehena
18:00/19:00 Organo erakustaldiak Salbatore elizan.
Zehaztasunak: "Usurbilgo Organoa berezia da. 1907an, Parisen eraiki zuten, Cavaillé-Coll lantegietan. Ospe handiko frantziar baroi bat izan zen haren lehen jabea (l´Espée baroia); Ilbaritzen (Baionatik gertu) zuen jauregirako eskatu zuen organoa eraikitzeko. Lehen Mundu Gerra ondorengo diru-eskasiak zirela eta, baroiak bere ondasun batzuk saldu behar izan zituen, eta horien artean, organo eder hau. 1920 inguruan Usurbilgo Salbatore parrokiak hain baliotsua den tresna erosi zuen zenbait herritarren ahalegin ekonomikoari esker. Honenbestez, 100 urtetik gora egin ditu organoak Usurbilen. Azken urteotan zaharberritze-lan garrantzitsuak egin dituzte Usurbilgo organoan. Joan Luis Atxegaren eskutik Usurbilgo organoa gertutik ikusteko aukera paregabea izango dugu".
Antolatzaileak: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala.
Laguntzaileak: Salbatore Parrokia eta Gipuzkoako Foru Aldundia.