Tipularen sehaska kanta dokumental arrakastatsua

Erredakzioa 2022ko martxoaren 28a

Lander Garrok zuzendutako “Tipularen sehaska kanta” dokumentala eskaini dute Sutegin. Kartzelan gaixorik dauden edo egon diren presoen bizipenetan oinarritutako dokumentalak hainbat herritar erakarri ditu Sutegira. Amaieran, Lander Garro berarekin solasaldia egin dute dokumentalaren eta presoen nondik norakoak ezagutzeko.