Koronabirusa

713,38tik 634,12ra murriztu da intzidentzia

Noaua Aldizkaria 2022ko mar. 28a, 12:53

Hilabeteko etengabeko gorakadaren ostean, 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentziak beherantz egin du azken 24 orduotan Usurbilen; 713,38tik 634,12ra.

Otsailaren 27az geroztik mantso, baina etengabe gorantz egin du covid19aren 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentziak Usurbilen. Egun hartan, 317,06ko intzidentzia izatera heldu ginen, azken hilabete luzeotako baxuena. Ordutik gorantz egin du martxoaren 23an 713,38ko intzidentzia izan arte. 

Hilabete beranduago lehen aldiz, koxkatxo bat beherantz egin du aipatu tasak; duela astebeteko zifraraino, 634,12ra arte, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak astelehen honetan kaleratu dituen azken datuen arabera.

Azken lau egunotan, beste 6 covid19 kasu berri hauteman ditu Osasun Sailak Usurbilen. Hilabete hasi zenez geroztik, guztira 71 kasu zenbatu ditu Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak udalerri honetan. Aurreko hilabeteteetako kopuruekin alderatzen hasita, zer ikusirik ez. Urtarrila osoan 681 kasu izan genituen, 113 otsailean.


Kasu berriak
Azaroak 1: 0.
Azaroak 2: 0.
Azaroak 3: 0.
Azaroak 4: 3.
Azaroak 5: 0.
Azaroak 6: 0.
Azaroak 7: 0.
Azaroak 8: 0.
Azaroak 9: 0.
Azaroak 10: 2.
Azaroak 11: 1.
Azaroak 12: 3.
Azaroak 13: 3.
Azaroak 14: 0.
Azaroak 15: 0.
Azaroak 16: 4.
Azaroak 17: 14.
Azaroak 18: 7.
Azaroak 19: 3.
Azaroak 20: 7.
Azaroak 21: 3.
Azaroak 22: 6.
Azaroak 23: 10.
Azaroak 24: 7.
Azaroak 25: 8.
Azaroak 26: 7.
Azaroak 27: 2.
Azaroak 28: 4.
Azaroak 29: 5.
Azaroak 30: 9.
Abenduak 1: 11.
Abenduak 2: 11.
Abenduak 3: 6.
Abenduak 4: 7.
Abenduak 5: 0.
Abenduak 6: 4.
Abenduak 7: 7.
Abenduak 8: 9.
Abenduak 9: 9.
Abenduak 10: 18.
Abenduak 11: 3.
Abenduak 12: 9.
Abenduak 13: 6.
Abenduak 14: 25.
Abenduak 15: 5.
Abenduak 16: 7.
Abenduak 17: 11.
Abenduak 18: 3.
Abenduak 19: 12.
Abenduak 20: 6.
Abenduak 21: 13.
Abenduak 22: 16.
Abenduak 23: 16.
Abenduak 24: 24.
Abenduak 25: 6.
Abenduak 26: 28.
Abenduak 27: 13.
Abenduak 28: 20.
Abenduak 29: 31.
Abenduak 30: 18.
Abenduak 31: 32.
Urtarrilak 1: 24.
Urtarrilak 2: 18.
Urtarrilak 3: 9.
Urtarrilak 4: 19.
Urtarrilak 5: 33.
Urtarrilak 6: 33.
Urtarrilak 7: 22.
Urtarrilak 8: 35.
Urtarrilak 9: 23.
Urtarrilak 10: 27.
Urtarrilak 11: 23.
Urtarrilak 12: 36.
Urtarrilak 13: 28.
Urtarrilak 14: 29.
Urtarrilak 15: 24.
Urtarrilak 16: 9.
Urtarrilak 17: 13.
Urtarrilak 18: 19.
Urtarrilak 19: 19.
Urtarrilak 20: 22.
Urtarrilak 21: 14.
Urtarrilak 22: 21.
Urtarrilak 23: 11.
Urtarrilak 24: 24.
Urtarrilak 25: 23.
Urtarrilak 26: 22.
Urtarrilak 27: 21.
Urtarrilak 28: 28.
Urtarrilak 29: 16.
Urtarrilak 30: 20.
Urtarrilak 31: 16.
Otsailak 1: 14.
Otsailak 2: 15.
Otsailak 3: 15.
Otsailak 4: 14.
Otsailak 5: 9.
Otsailak 6: 6.
Otsailak 7: 7.
Otsailak 8: 6.
Otsailak 9: 1.
Otsailak 10: 5.
Otsailak 11: 5.
Otsailak 12: 6.
Otsailak 13: 1.
Otsailak 14: 0.
Otsailak 15: 4.
Otsailak 16: 2.
Otsailak 17: 1.
Otsailak 18: 2.
Otsailak 19: 2.
Otsailak 20: 2.
Otsailak 21: 1.
Otsailak 22: 1.
Otsailak 23: 1.
Otsailak 24: 1.
Otsailak 25: 1.
Otsailak 26: 1.
Otsailak 27: 1.
Otsailak 28: 3.
Martxoak 1: 0.
Martxoak 2: 6.
Martxoak 3: 1.
Martxoak 4: 3.
Martxoak 5: 2.
Martxoak 6: 2.
Martxoak 7: 0.
Martxoak 8: 2.
Martxoak 9: 4.
Martxoak 10: 4.
Martxoak 11: 3.
Martxoak 12: 0.
Martxoak 13: 4.
Martxoak 14: 0.
Martxoak 15: 6.
Martxoak 16: 1.
Martxoak 17: 5.
Martxoak 18: 10.
Martxoak 19: 1.
Martxoak 20: 0.
Martxoak 21: 4.
Martxoak 22: 6.
Martxoak 23: 1.
Martxoak 24: 1.
Martxoak 25: 3.
Martxoak 26: 2.
Martxoak 27: 0.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu berdean
Urriak 16: 47,56.
Urriak 17: 47,56.

Eremu horian
Urriak 24: 79,26.
Urriak 31: 142,68.
Azaroak 7: 110,97.
Azaroak 14: 190,23.

Eremu gorrian
Azaroak 17: 475,59.
Azaroak 21: 745,09.
Azaroak 24: 1078,00.
Azaroak 28: 1.299,94.
Abenduak 1: 1.410,91.
Abenduak 5: 1.474,32.
Abenduak 8: 1.426,76.
Abenduak 12: 1.712,11.
Abenduak 15: 1886,49.
Abenduak 19: 2029,17.
Abenduak 22: 2266,96.
Abenduak 26: 2821,81.
Abenduak 29: 3265,94.
Urtarrilak 2: 4201,01.
Urtarrilak 6: 4613,19.
Urtarrilak 9: 5231,45.
Urtarrilak 12: 5580,22.
Urtarrilak 16: 5548,51.
Urtarrilak 19: 5389,98.
Urtarrilak 23: 4676,60.
Urtarrilak 26: 4407,10.
Urtarrilak 30: 4327,84.
Otsailak 2: 4232,72.
Otsailak 6: 3852,25.
Otsailak 9: 2980,34.
Otsailak 13: 1902,35.
Otsailak 16: 1284,08.
Otsailak 20: 697,53.
Otsailak 23: 523,15.
Otsailak 27: 317,06.
Martxoak 2: 364,62.
Martxoak 6: 380,47.
Martxoak 9: 428,03.
Martxoak 13: 539,00.
Martxoak 16: 507,29.
Martxoak 20: 634,12.
Martxoak 23: 713,38.
Martxoak 27: 634,12.

500eko intzidentziaren bueltan berriz Buruntzaldea
Usurbilen bezala, intzidentziak zertxobait gorantz egin du baita Lasarte-Usurbil osasun eremuan; 552,82koa (586,66an martxoaren 23an) da intzidentzia egun. Eremu gorrian da. Azken astean, 67 kasu berri antzeman dituzte zonalde honetan. Buruntzaldeko udalerriek ere 500en bueltako intzidentzia dute gehienek berriz, Usurbilek izan ezik:
-Andoain: 507,07 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,95. Azken 7 egunetan 42 kasu). 
-Astigarraga: 404,55 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,66. Azken 7 egunetan 11 kasu). 
-Hernani: 462,13 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,94. Azken 7 egunetan 42 kasu). 
-Lasarte-Oria: 540,82 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,97. Azken 7 egunetan 49 kasu).
-Urnieta: 467,06 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,94. Azken 7 egunetan 15  kasu). 
-Usurbil: 634,12 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,00. Azken 7 egunetan 17 kasu).  

470,81eko intzidentzia Gipuzkoan
Eremu gorrian segitzen duen Gipuzkoan azken 24 orduotan 470,81ean zen (513,42an martxoaren 23an) 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzia. Azken 7 egunotan 1.554 kasu berri zenbatu dituzte (1.804 martxoaren 17tik martxoaren 23ra). Udalerri ia guztiak eremu gorrian ditu Gipuzkoak, 1 laranjan, 3 horian eta 9 berdean.

Azken 24 orduotan 301 kasu eta azken aste osoan 5.083 kasu (5.885 martxoaren 16tik 23ra) detektatu dituzte EAE-n. Positibotasuna %11,6koa da (%15,2koa martxoaren 23an). 496,97tik 481,38ra murriztu da 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia.  20tik 16ra murriztu da ZIU-n dauden herritarren kopurua, 156ra 158ra igo da berriz ospitaleratu kopurua. 

Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 0.92koa da gaur.  

Informazio gehiago hemen: covid19