"Ondorengoek basoak ezagutu ditzaten"
Eguna: martxoak 31, osteguna.
Ordua: 18:30.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Hizlaria: Aitziber Sarobe. Biologa, HUHEZIko irakaslea, Naturkoneko partaidea eta Zarauzko Arkamurka Natur Elkarteko kidea.
Zehaztasunak: "Gure paisaia kulturala da ia bere osotasunean, mendez mende gizakiak eraldatutakoa. Baina, badira gizakiaren eraginik izan ez duten, edota, eragin txikia izan duten eremuak, baso-eremu naturalak. Asko gara haietara hurbiltzen garenak, barrenak hala eskatuta, senak aginduta. Ingurune kulturalak, osasuntsua izango bada, natura behar duelako, basoak berreskuratzea da ondorengoei zor dieguna. Horretarako, baso-politika aldatzea ezinbestekoa da eta badago horretarako biderik."
Antolatzailea: Anerreka ingurumen elkartea.