Martxoaren 30era arte

Errigoraren produktuak eskatzeko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2022ko mar. 30a, 08:10

Asteazken hau, martxoaren 30ea duzue Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra, barazki-kontserbak, arroza, pasta eta lekaleak NOAUA! Kultur Elkartearen egoitzan nahiz online errigora.eus atarian eskatzeko azken eguna.

Azken txanpan da jada, Errigoraren "Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura"  kanpaina, Nafarroa hegoaldean ekoitzitako produktu goxo askoekin, "euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan". Modu honetan, "kontsumitzeko erak aldatzeko bide bat proposatu nahi dizu". 

Eskaera handiak egiteko aukera duzue. "Urtean behin, urte guztirako", produktuak eskuratzea. Arroza, pasta, barazki-kontserbak eta olio bidoiak dituzue aukeran. 12 unitateka eskuratu ahalko dituzue. 

Ordainketari lotutako ohartxo bat. "Ordainketa txartel bidez eginez gero, 100 eurotik gorako ordainketak bi zatitan egiteko aukera izango duzu (erdia martxoan eta bigarren zatia apirilean). Hala egiten ez baduzu, dena batera ordainduko duzu, eskudirutan, produktuak jasotzean", Errigoratik argitu dutenez.

Asteotan eskatutakoa jasotzeko 200 bat banaketa gune ditu Errigorak; Usurbilen NOAUA! Kultur Elkartearen egoitza. Eskaerak online egiterakoan, puntu hau hautatzeko aukera duzue. Produktuak berriz, maiatzaren 10etik 13ra jaso ahalko dituzue NOAUA! K.E.-k Bordaberri 3an duen egoitzan.

"Zatoz gurekin eta jarri zure aletxoa, emeki-emeki, bestelako ekoizpen eta banaketa-ereduak ohiko bihur daitezen", luzatu dute gonbita. Gogoan izan, jasotako laguntzaren zati bat eremu hartako euskalgintzako proiektuetara bideratzen dutela.

Eskertza
"Azken urteetan Errigorarekin bat egin duten milaka herritarren hautuei esker pausu sendoak ematen ari gara Nafarroako baratzean, oinak lurrean eta emeki, bestelako ekoizpen eta banaketa-ereduak ohiko bihurtzeko bidean. Lur-eremu berriak jarri ditugu bestelako ereduen esku, kanpotik ekartzen genituen produktuen ekoizpena gurean berreskuratzen lagundu dugu, hainbat ekoizleri ekologikora trantsizioa egiteko bultzada eta babesa eman diogu eta euskarari olio-errota eta kon­tserba-etxeetako ateak zabaldu dizkiogu. Bistan da hori guztia ez dela egun batetik bestera egiterik; oraindik bide luzea dugu elikadura-burujabetzara, baina egindako bideak erakutsi digu ekoizteko erak aldatzeko bide eraginkorra izan daitekeela kontsumitzeko modua aldatzea. Zatoz gurekin!".


Eskaerak
Epea: martxoaren 30era arte.
Tokia: NOAUA! Kultur Elkartearen egoitzan edo online errigora.eus atarian.
Aukeran dituzuen produktuak: Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra, barazki-kontserbak, arroza, pasta eta lekaleak.
Banaketa egunak: maiatzak 10-13.
Informazio gehiago: errigora.eus