Gorputza mugitzen hasteko garaia dator, udaberria dantza batean datorkigu Orbeldikoen eskutik. 5. Dantzari Topaketa iragarri dute apirilaren 30erako, 3. Dantzari Txiki Eguna maiatzaren 7rako. Lehenago, edizio borobilera, hamargarrenera heldu den Dantza Eguna antolatu dute apirilaren 9rako.
Izen emateko epea zabalik dute larunbat horretarako iragarri dituzten zenbait ekintzetan izen emateko. Batetik, hamarkada honetan Orbeldiren bueltan izan diren kide, zaletu, herritarrak bildu nahi dituzte Agerialden ospatuko duten herri bazkari baten bueltan. Adi, otordura joan nahi duten guztientzako txartelak Txiribogan eta Artzabalen eskuratu ahalko dira, 15 euroren truke. 25 eurotan kamiseta eta guzti. Apirilaren 3a baino lehen.
Bazkalosterako bestalde, tranpaldo irekia antolatu du Orbeldi Dantza Taldeak. Oholtza eskainiko die, aurrez koreografiaren bat prestatu nahi duen herritar orori. Ekimen honetan parte hartu nahi dutenek usurbildantzan@gmail.com helbidera idatzi behar dute.
Eguerdiko dantza-kalejirak eta Orbeldi gau parterako prestatu duen "Hamar" ikuskizunak eta horren osteko Rukularen kontzertuak osatuko dute 10. Dantza Eguneko egitaraua.
ORBELDIREN UDABERRIKO HITZORDUAK
Apirilak 9, larunbata: 10. Dantza Eguna
12:00 Dantza-kalejira Mikel Laboa plazatik abiatuta.
14:00 Herri bazkaria Agerialden.
17:00 Tranpaldo irekia Agerialden.
22:30 "Hamar" ikuskizuna frontoian.
Amaitzean, Rukula taldearen kontzertua.
Apirilak 30, larunbata: 5. Dantzari Topaketa
16:00 Harrera dantza-talde gonbidatuei.
17:00 Kalejira udaletxetik abiatuta.
19:30 Dantza-emanaldia frontoian.
23:30 Erromeria Alaiki taldearekin.
Maiatzak 7, larunbata: 3. Dantzari Txiki Eguna
10:00 Harrera dantza-talde gonbidatuei.
11:00 Kalejira udaletxetik abiatuta.
13:00 Dantza-emanaldia frontoian.
17:30 Dantza gidatuak Ttipika taldearekin frontoian.
Antolatzailea: Orbeldi Dantza Taldea.