Beñat Lizaso Pilota Egokituko Sari Nagusiko finalean izango da

Erredakzioa 2022ko mar. 30a, 11:59

Igande honetan, apirilaren 2an jokatuko dira Euskal Pilota Egokituko Sari Nagusiko bi finalak, eta Beñat Lizaso herritarra ere bertan izango da. Adimen urritasuna duten kirolariak izango dira lehenak eta ondoren, urritarun fisikoari lotutakoa. EITBk zuzenean eskainiko ditu 12etatik aurrera euskarazko katean edo eitb.eus atarian. 

Urritasun fisikoa dutenen mailan arituko da Beñat Lizaso, German Elkoro bikote duela. Yan Meunier eta Maixi Cabanne baionarrak izango dituzte aurkari zuzen. Beñat Lizasoren bosgarren finala izango da honako hau, 2018tik 2022 arteko final guztiak jokatuta. Bost final horietan, bitan lortu du txapela janztea eta hirugarrenaren bila aterako da igandean. Bikote izango duen German Elkoro beasaindarrak lehen aldia du txapelketan parte hartzen, baina maila ederra erakusten ari da.