Bisiten astea dugu honakoa Usurbilen. Asteartean, ONCE Euskadiko helduen taldeko kideak izan genituen bisitan Usurbilen, ia 200 bat lagun guztira. Txistulari artean, aurreskua dantzatuz egin zitzaien harrera Mikel Laboa plazan. Herrian osteratxoa egin ostean, segidan Saizar sagardotegira joan ziren bazkaltzera.
Bisitari gehiago izan ditugu asteazken honetan. Atzo bezala, beterik zetorren autobusak geldialdia egin du Bordatxo parean. Gaurkoan, Bergaratik etorri dira gure artera. Zehazkiago, bertako jubilatu eta pentsiodunen elkartetik, San Joxepe izeneko adinekoen bilgunetik hain zuzen. 150 bat lagun guztira.
Herrian barrena osteratxoa egin dute, Gure Pakea Usurbilgo jubilatuen elkarteko kideak gidari zituztela. Artzabal atarian atera diegu ondoko talde argazkia.
Eguerdi parteko bueltatxoaren ondotik, Aginaga sagardotegira bazkaltzera joatekoak ziren.