Apirileko ohiko udalbatzarra gaur

Noaua Aldizkaria 2022ko mar. 31a, 07:19

Martxoko azken ostegunarekin batera, osoko ohiko bilkura udaletxean. Gai anitz hartuko dituzte ahotan udal ordezkariek.

Iruzurraren aurkako planaren onarpenaren berri emango dute. Kontu gehiago ere jorratuko dituzte. Besteak beste, Mugiren tarifa eredua, Sahara, Zapategi eta Olarriondoko lur eremuen kudeaketari lotutako erabakiak, kirol zerbitzuen prezioak edota aurtengo Ordenantza Fiskalak ahotan hartuko dituzte.


UDALBATZARRA
Eguna: martxoak 31, osteguna.
Ordua: 18:00.
Tokia: Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoa.
Gai zerrenda:
1-Aurreko bilkurako akten onespena:
1.1.-2021/11/25eko ohiko bilkura.
1.2.-2021/12/23ko ezohiko bilkura.
1.3.- 2022/01/27ko ohiko bilkura.
1.4.-2022/02/24ko ohiko bilkura.

2-Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2022ko otsailaren 21etik martxoaren 25era (2022/0158-2022/353).
3-2022/332 dekretuaren berri ematea (Iruzurraren aurkako planaren onarpena).
4-Kirol zerbitzuen prezio batzuk itzultzea.
5-2022ko Ordenantza Fiskalen aldaketaren hasierako onarpena.
6-Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako S-5 (Olarriondo). Sektorea antolatu eta kudeatzeko sektoreko jabeen eta Usurbilgo Udalaren artean izenpetu beharreko Hirigintza Hitzarmenaren hasierako onarpena.
7-Kalezarko Eskribaenea eta Kastorenea eraberritu ahal izateko Xehetasun-Azterketaren behin betiko onarpena.
8-Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako A-78 (Zapategi) eremuko hirigintza ezaugarrien Aldaketa Puntualaren (03 aldaketa) hasierako onarpena.
9-Mozioa: Mugiren tarifa eredua babestu eta sustatzeari eta Mugi sistemaren tarifak sozial eta ekonomikoagoak izateko neurriak hartzeari buruzkoa.
10-Mozioa: Sahara.
11-Galdera eta eskaerak.