22. Korrika

Badatorren 22. Korrika girotzeko hitzorduen agenda

Noaua Aldizkaria 2022ko mar. 31a, 16:00

Gaur Amurrion abiatu ostean Euskal Herria alderik alde zeharkatuko duen 22. Korrika apirilaren 8an helduko da gure artera. Aurretik nahiz ostiral horretarako, hainbat ekintza antolatu dira udalerri honetan.

Euskararen aldeko lasterketa bidean dator. Amurrion egin ditu lehen metroak eta Araban barrena dabil ostegun arratsalde honetan 22. Korrika. Apirilaren 10ean Donostian helmugaratu artean, Euskal Herria zeharkatuko du herriz herri, "HitzEKIN" aldarripean.

Gogoan izan, astebete barru, apirilaren 8an helduko da Usurbila. Girotzen hasteko zenbait ekintza iragarri dituzte Udarregi Ikastolak eta Aginaga zein Zubietako eskolek; kantaldia, Korrika Txikiak... 

Hurrengo asteko ostiral goizaldean helduko da euskararen aldeko lasterketa. 6:24 aldera sartuko da Aginagako Mapiletik. N-634 errepidetik helduko da Kaxkora. Herrigunea, Kalezar zeharkatu eta Bizkarretik barrena Santuenea paretik igaro eta handik Zubietara joko du 22. Korrikak. Tarte horretan herri eragile anitzek eramango dute Donostiara bidean, mezu sekretua ondo baino gordea daraman lekukoa.

Korrikan parte hartu ostean, txokolate gozoa dastatzeko aukera eskainiko dute Zubietan, Aginagan eta Usurbilen. Eta arratsalde parterako, ibilaldi kulturala herriko artixten eskutik.

22. KORRIKA USURBILEN
Apirilaren 6ra arte
16:20-16:45 AEK laguntzeko Udarregi Ikastolako LH6-koen salmenta postua Agerialdeko sarrerako aterpean.

Apirilak 5, asteartea
Udarregi Ikastolako LH-ko ikasleen kantaldia Usurbilgo frontoian:
10:00 LH1, LH2, LH3.
11:30 LH4, LH5, LH6.

Apirilak 6, asteazkena
14:30
Korrika Txikia Aginagako Eskolan.

Apirilak 7, osteguna
14:30
Udarregi Ikastolakoen Korrika Txikia.

Apirilak 8, ostirala
6:24 aldera
22. Korrika Aginagako Mapilera helduko da. N-634 errepidetik barrena 6:40 aldera Usurbila eta 6:50 aldera Zubietara.
Korrika igaro ondoren, txokolate jana Aginagan Jai Batzordearen eta Antxomolantxa elkartearen eskutik eta Usurbilgo frontoian 7:45 aldera, 8:00ak aldera herri gosaria Zubietako plazan.
15:00 Korrika Txikia Zubietan eta merendola.
18:00 Ibilbide kulturala Etumeta AEK euskaltegitik abiatuta: musika, dantza, literatura, bertso eta abestiak... eta umorea, umorea erruz!

Apirilak 10, igandea
22. Korrikaren amaiera eguerdi partean Donostiako Bulebarrean. Segidan, egun osoko jaialdia Alde Zaharraren bueltan.

Antolatzaileak: eragile ezberdinak elkarlanean.