Lehen orduak, lehen gaua egin du 22. Korrikak, ostegun arratsaldean Amurriotik abiatu ostean. Araban barrena ibili zen atzo lehenik eta Bizkaiara igaro zen gero. Goizaldean, Basauri, Zornotza, Durango, Elorrio, Zaldibar... zeharkatu ditu. Goiz partean Eibar, Elgoibar, Bergara... igaroko ditu 22. Korrikak. Debagoiena zeharkatu ostean, bazkalostean Arabara itzuliko da. Eta arratsaldeko 17:00ak aldera hiriburura, Gasteizera. Larunbat goizaldean Nafarroan sartuko da; Etxarri, Lakuntza... Eta goizean 9:30ak baino lehen Iruñeara helduko da lasterketa ezaguna.
Gogoan izan, astebete barru helduko da 22. Korrika gure artera. Girotzen hasteko hainbat ekintza antolatu dira herrian.
22. KORRIKA USURBILEN
Apirilaren 6ra arte
16:20-16:45 AEK laguntzeko Udarregi Ikastolako LH6-koen salmenta postua Agerialdeko sarrerako aterpean.
Apirilak 5, asteartea
Udarregi Ikastolako LH-ko ikasleen kantaldia Usurbilgo frontoian:
10:00 LH1, LH2, LH3.
11:30 LH4, LH5, LH6.
Apirilak 6, asteazkena
14:30 Korrika Txikia Aginagako Eskolan.
Apirilak 7, osteguna
14:30 Udarregi Ikastolakoen Korrika Txikia.
Apirilak 8, ostirala
6:24 aldera 22. Korrika Aginagako Mapilera helduko da. N-634 errepidetik barrena 6:40 aldera Usurbila eta 6:50 aldera Zubietara.
Korrika igaro ondoren, txokolate jana Aginagan Jai Batzordearen eta Antxomolantxa elkartearen eskutik eta Usurbilgo frontoian 7:45 aldera, 8:00ak aldera herri gosaria Zubietako plazan.
15:00 Korrika Txikia Zubietan eta merendola.
18:00 Ibilbide kulturala Etumeta AEK euskaltegitik abiatuta: musika, dantza, literatura, bertso eta abestiak... eta umorea, umorea erruz!
Apirilak 10, igandea
22. Korrikaren amaiera eguerdi partean Donostiako Bulebarrean. Segidan, egun osoko jaialdia Alde Zaharraren bueltan.
Antolatzaileak: eragile ezberdinak elkarlanean.