Ostiral arratsalde eta iluntze partean, Araban eta zehatzago esanda, besteak beste Gasteiz zeharkatu ostean, Nafarroan da jada 22. Korrika. Asteburuan herrialde honetan barrena ibiliko da.
Gogoan izan, 6 egun baino ez dira geratzen euskararen aldeko lasterketa ezaguna gure artera heltzeko. Girotzen hasteko hainbat ekintza antolatu dira herrian datorren asterako. Bitartean, 24 orduz zuzenean jarrai dezakezue 22. Korrika, albiste honi atxikitako bideoan klikatuta, ETB-ren seinalearen bidez.
22. KORRIKA USURBILEN
Apirilaren 6ra arte
16:20-16:45 AEK laguntzeko Udarregi Ikastolako LH6-koen salmenta postua Agerialdeko sarrerako aterpean.
Apirilak 5, asteartea
Udarregi Ikastolako LH-ko ikasleen kantaldia Usurbilgo frontoian:
10:00 LH1, LH2, LH3.
11:30 LH4, LH5, LH6.
Apirilak 6, asteazkena
14:30 Korrika Txikia Aginagako Eskolan.
Apirilak 7, osteguna
14:30 Udarregi Ikastolakoen Korrika Txikia.
Apirilak 8, ostirala
6:24 aldera 22. Korrika Aginagako Mapilera helduko da. N-634 errepidetik barrena 6:40 aldera Usurbila eta 6:50 aldera Zubietara.
Korrika igaro ondoren, txokolate jana Aginagan Jai Batzordearen eta Antxomolantxa elkartearen eskutik eta Usurbilgo frontoian 7:45 aldera, 8:00ak aldera herri gosaria Zubietako plazan.
15:00 Korrika Txikia Zubietan eta merendola.
18:00 Ibilbide kulturala Etumeta AEK euskaltegitik abiatuta: musika, dantza, literatura, bertso eta abestiak... eta umorea, umorea erruz!
Apirilak 10, igandea
22. Korrikaren amaiera eguerdi partean Donostiako Bulebarrean. Segidan, egun osoko jaialdia Alde Zaharraren bueltan.
Antolatzaileak: eragile ezberdinak elkarlanean.