Hans Christian Andersenen jaioteguna oroitzeko eguna da gaurkoa, apirilaren 2a. 1805ean Danimarkan sortutako idazle eta poetak, haurrentzako hainbait ipuin idatzi zituen; tartean, "Ahate itsusia". Bere jaiotegun honetan oroitzen eta ospatzen da Haur eta Gazte Literaturaren Nazioarteko Eguna. Testuinguru honetan, bi hitzordu antolatu ditu astean zehar Sutegi udal liburutegiak, Usurbilgo bi sortzaileren eskutik.
Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioaz gozatu ahal izan zuten 6-8 urte arteko haurrek liburutegian bertan. Pentsa, 2020ko martxoan osasun krisialdian murgildu ginenez geroztik, liburutegian bertan halako ekitaldi bat ospatzen zuten lehen aldia zen. Biharamunean, "Bikoteka: irakurketa-kontaketa txokoa" egokitu zuten Yolanda Arrieta Malaxetxebarriarekin, 4-5 urte arteko haurrentzat eta haien laguntzaileentzat.
Haur eta Gazteen Literaturaren Nazioarteko Egun honetan, "Haur/gazte Liburutegian txoko parea estreinatuko dugu. Eta beste sorpresatxoren bat ere izango da" iragarri dute Sutegi udal liburutegikoek.
Apirilak2,Haur Liburuaren Eguna.Astean zehar gogoratu dugu (bixitak, kontaketak...), eta gaur, Haur/Gazte Liburutegian txoko parea estreinatuko dugu. Eta beste sorpresatxoren bat ere izango da #SutegiLiburutegia-n!@usurbiludala @galtzagorri_lit @noaua @YarrietaYolanda @udarregi pic.twitter.com/EHZlJbUTTW
— Sutegi Liburutegia (@usurbib) April 2, 2022