Hirugarren sortze lana plazaratu du Peru Galbete kantautoreak, "Beiratu" izenekoa. Duela bi urte, 2020an kaleratu zuen aurrekoa, "Nor zara zu?".
"Beiratu da gehien errepikatu den hitza kantetan zehar, izenburua hartu duela azkenean. Begiratzeaz nenbilen, begietan hartzeaz, eta ez nekien hitzak beste esanahi bat gordeko zuenik". Emaitza, hamabiko kantu sorta. Haietako hiru gutxienez, bideoklipean bilakatuak, albiste honetan atxikiak dituzuenak. Adi, herria eta herritarrak agertzen dira, Peruren eta bere gertukoen bizitzako zenbait pasarte zenbait iruditan. Lan berria entzungai duzue jada.
Proiektu honetan bidelagun izan ditu Paxkal Irigoien ekoizpen lanetan, Xanti Etxeberria Astiz (kontrabaxua), Jurdana Otxoa Lopez de Etxezarreta (biolina) eta Anari Alberdi (ahotsa).
12 abestiez osatutako lan berriak "bizitzari begietara begiratu (edo beiratu) nahi dio. Beiratzea ere ba delako gauza bati beiraren ezaugarri edo itxura ematea, eder mantendu dadin (nahiz eta hauskor). Eta ezinbestean, bizitzari berniz kapa bat eman ohi diogu (hondatu ez dadin agian) diskoaren azaleko egurrek dutenaren antzekoa. Txikitan, lokartu aurretik sabaira begiratzen nuenean, begi pila bat ikusten nituen egur haietan niri begira. Eta gaur egun ere, ikusten jarraitzen ditut".

"Beiratu" entzungai duzue jada esteka honetan:
https://perugalbete.bandcamp.com
https://perugalbete.bandcamp.com