Araban hasi zuen bidea, tartetxo batez Bizkaia eta Gipuzkoa igaro ostean, asteburua Nafarroan eman du 22. Korrikak. Astelehen honetan ere hala segiko du; Irunberri, Erronkari, Izaba, Otsagabia edota Orreaga zeharkatuta, Behe Nafarroara helduko da arratsalde partean: 17:00etan Donibane Garazin barneratzekoa da. Gauean, 21:30ak aldera Zuberoako hiriburuan, Maulen.
Lau egun baino ez dira geratzen 22. Korrika Usurbilen barrena ikusteko. Ordura arte gogoan izan, 24 orduz zuzenean ikus dezakezue nondik dabilen euskararen aldeko lasterketa, albiste honi atxikitako bideoan klikatuta, EITB eskaintzen ari den seinalearen bidez.
22. KORRIKA USURBILEN
Apirilaren 6ra arte
16:20-16:45 AEK laguntzeko Udarregi Ikastolako LH6-koen salmenta postua Agerialdeko sarrerako aterpean.
Apirilak 5, asteartea
Udarregi Ikastolako LH-ko ikasleen kantaldia Usurbilgo frontoian:
10:00 LH1, LH2, LH3.
11:30 LH4, LH5, LH6.
Apirilak 6, asteazkena
14:30 Korrika Txikia Aginagako Eskolan.
Apirilak 7, osteguna
14:30 Udarregi Ikastolakoen Korrika Txikia.
Apirilak 8, ostirala
6:24 aldera 22. Korrika Aginagako Mapilera helduko da. N-634 errepidetik barrena 6:40 aldera Usurbila eta 6:50 aldera Zubietara.
Korrika igaro ondoren, txokolate jana Aginagan Jai Batzordearen eta Antxomolantxa elkartearen eskutik eta Usurbilgo frontoian 7:45 aldera, 8:00ak aldera herri gosaria Zubietako plazan.
15:00 Korrika Txikia Zubietan eta merendola.
18:00 Ibilbide kulturala Etumeta AEK euskaltegitik abiatuta: musika, dantza, literatura, bertso eta abestiak... eta umorea, umorea erruz!
Apirilak 10, igandea
22. Korrikaren amaiera eguerdi partean Donostiako Bulebarrean. Segidan, egun osoko jaialdia Alde Zaharraren bueltan.
Antolatzaileak: eragile ezberdinak elkarlanean.