3 egun barru Usurbilen

[ZUZENEAN] Ipar Euskal Herritik Nafarroara itzuli da 22. Korrika

Noaua Aldizkaria 2022ko api. 5a, 07:43

Gaua Zuberoan eta Behe Nafarroan eman ostean, Nafarroara itzuli da 22. Korrika. Apirilaren bosgarren egun hau, bertan igaroko du euskararen aldeko lasterketak. 3 egun barru Usurbilen. Gogoan izan, 24 orduz zuzenean jarrai dezakezuela online. 

Erdibidera edo heldu esan daiteke, baina nekerik, bizirik, gogotsu eta helmugaraino iristeko indarrez betea dabil herriz herri 22. Korrika. Gaua Zuberoan eta Behe Nafarroan igaro ostean, Nafarroara itzuli da euskararen aldeko lasterketa. Astearte hau, apirilaren 5a, herrialde hau zeharkatuko du; besteak beste, Lekunberri, Irurtzun, Arantza, Lizarra edota Murietatik igarotzekoa da 22. Korrika. Pixkanaka gure artera gerturatzen doa lasterketa. 3 egun barru Usurbila helduko da.

Ordura arte gogoan izan, 24 orduz zuzenean ikus dezakezue nondik dabilen euskararen aldeko lasterketa, albiste honi atxikitako bideoan klikatuta, EITB eskaintzen ari den seinalearen bidez.


22. KORRIKA USURBILEN
Apirilaren 6ra arte
16:20-16:45 AEK laguntzeko Udarregi Ikastolako LH6-koen salmenta postua Agerialdeko sarrerako aterpean.

Apirilak 6, asteazkena
14:30
Korrika Txikia Aginagako Eskolan.

Apirilak 7, osteguna
14:30
Udarregi Ikastolakoen Korrika Txikia.

Apirilak 8, ostirala
6:24 aldera
22. Korrika Aginagako Mapilera helduko da. N-634 errepidetik barrena 6:40 aldera Usurbila eta 6:50 aldera Zubietara.
Korrika igaro ondoren, txokolate jana Aginagan Jai Batzordearen eta Antxomolantxa elkartearen eskutik eta Usurbilgo frontoian 7:45 aldera, 8:00ak aldera herri gosaria Zubietako plazan.
15:00 Korrika Txikia Zubietan eta merendola.
18:00 Ibilbide kulturala Etumeta AEK euskaltegitik abiatuta: musika, dantza, literatura, bertso eta abestiak... eta umorea, umorea erruz!

Apirilak 10, igandea
22. Korrikaren amaiera eguerdi partean Donostiako Bulebarrean. Segidan, egun osoko jaialdia Alde Zaharraren bueltan.

Antolatzaileak: eragile ezberdinak elkarlanean.