Beñat Lizasoren bosgarren finala izan zen honako hau, 2018tik 2022 arteko final guztiak jokatuta. Bost final horietan, hirutan lortu du txapela janztea. Bikote izan duen German Elkoro beasaindarrak lehen aldia zuen txapelketan parte hartzen, baina maila ederra erakutsi zuen txapelketan zein final handian.
Baionarrek gogor ekin zioten finalari eta lehen erdian nagusi izan baziren ere, bikote gipuzkoarrak pixkanaka partidan sartzea lortu zuen eta partida erdirako oreka lortu zuten. Azken txanpan, gipuzkoarren nagusitasuna nabaria izan zen, eta amaieran markagailuak ere hala erakutsi zuen, 25-21 gipuzkoarren alde.