PSE-EEk eta Udal gobernuak akordioa egin dute udalean urritasun funtzionala duen pertsona bat hartzeko

Erredakzioa 2022ko api. 5a, 14:49

PSE-EEk eta udal-gobernuak akordioa egin dute Usurbilgo udalean adimen-urritasuna duen pertsona bat kontratatzeko urtebetez. Hasiera batean, PSE-EEk mozioa aurkeztu zuen martxoaren 24an, baina adostasunaren ondotik  erabaki du. Mozio horretan, udal gobernuari eskatzen zion kreditu-aldaketa bat egiteko, udalak Pauso Berriak programan partaidetza diruz laguntzeko aurrekontu-partida bat adosteko. 

Francisco Suarez pozik agertu da lortutako akordioarekin. “Udarregi Ikastola, Fagor Ederlan eta orain Usurbilgo udala ageriko ereduak dira, positiboak eta sozialki eraldatzaileak, eta desgaitasun funtzionala duten pertsona horiek lan-merkatuan sar daitezkeen erakusleihoa dira”, esan du PSE-EEren bozeramaileak. Hilaren 8an, bozeramaile sozialista eta Usurbilgo udaleko alkateorde Beñat Larrañaga Pauso Berriak programako arduradunekin bilduko dira. Programaren parte diren Atzegik eta Gureak-ek ere parte hartuko dute. Atzegi, Adimen Urritasuna duten Pertsonen Aldeko Gipuzkoako Elkarteak da, eta Gureak, merkatu lehiakorretan zerbitzu integrala eskaintzen duen enpresa taldea.