EROskopoa

Apirileko horoskopoa

Noaua Aldizkaria 2022ko api. 6a, 08:10

Puntapaxeko sorginak egin dituen iragarpenak jaso berri ditugu. Taurus direnei ohar garrantzitsua: "Hiru urte ondoren badator KORRIKA Usurbilera! Nolakoa da zure egoera fisikoa? Saiatu atzean ez geratzen!".

ARIES

Iritsi da beste urte bat egiteko garaia, eta adinak ez du barkatzen. Hileko gomendioa: Egun batean gaztea zara eta hurrengoan aharrausi egin ondoren “amatxo maitia!” esaten duzu.

 

TAURUS

Hiru urte ondoren badator KORRIKA Usurbilera! Hileko aholkua: Tipi-tapa, tipi-tapa: nolakoa da zure egoera fisikoa? Saiatu atzean ez geratzen!

 

GEMINI

Gasolinaren prezioa ikusita garraio publikoa erabiltzea pentsatzen zabiltza. Hileko aholkua: Ez al da hobea izango gainean lanera joatea?

 

CANCER

Dantza eguna berriz hemen da eta irrikatan zaude hankak mugitzeko. Hileko aholkua: Hauxe da zure aukera tranpaldo irekian dakizuna erakusteko!

 

LEO

Udaberrian gaude eta odola aztoratuko zaizu. Hileko aholkua: Eguneratu itzazu ligatzeko teknikak, pixka bat herdoilduta zaude eta!

 

VIRGO

Desiratzen zaude apirileko oporrak noiz iritsiko. Hileko aholkua: Aprobetxatu itzazu, udarako bidea luzea izango da eta!

 

LIBRA

Apirilaren 23an liburuaren eguna ospatzen da. Bada garaia teknologia alde batera utzi eta istorio eder batean murgiltzeko. Hileko aholkua: Aurkituko al duzu liburutegiko bidea?

 

SCORPIUS

Autoestimua izatea garrantzitsua da, baina hortik harroa izatea beste gauza bat da. Saiatu umilagoa izaten, denok bezala, akatsak baitituzu. Hileko aholkua: Aurrekoan zure txistuarekin ia ito zinen eta!

 

SAGITARIUS

Sagardotegiko kupelari zure izena jarri diote dagoeneko. Hileko aholkua: Aizu, ez duzula punturik irabazi behar Sagardo Egunerako!

 

CAPRICORNIUS

Hilabete honetan diru kontuak asko zaindu beharko dituzu, argia eta gasaren eta argiaren fakturak ez direlako txantxetarako gauza. Hileko aholkua: Ur hotzarekin eta ilunpetan dutxatzen hasi beharko duzu!

 

AQUARIUS

Kezkatuta zaude Errusia eta Ukrainako gerrarekin, baina horrek ez du justifikatzen berekoia izatea. Hileko aholkua: Ez dituzu erosi behar dendako arroz eta pasta guztia!

 

PISCIS

Osasuntsuago jaten hasi behar duzu. Hileko aholkua: Gorputzak txorizo bokata eskatzen dizunean, sartu mandarina bat ogi artean!