Goizean zehar, eguerdi parterako Bizkaian barneratuko da 22. Korrika. Besteak beste, Zeanuri, Areatza, Igorre, Lemoa, Usansolo, Zamudio edota Erandio zeharkatu ostean, Bilbora helduko da arratsaldeko 19:30ak aldera.
Gogoan izan, zuzenean 24 orduz jarrai dezakezue euskararen aldeko lasterketa, albiste honi atxikitako bideoan klikatuta, EITB eskaintzen ari den seinalearen bidez.
Ostegun gauera arte, Bizkaia zeharkatzen ariko da 22. Korrika. Ostegun gaueko 23:20 aldera sartuko da Gipuzkoan Mutriku aldetik. Gauean zehar, Deba, Zestoa, Zumaia, Getaria, Zarautz eta Orio zeharkatu ostean, 6:24 aldera espero da euskararen aldeko lasterketa Aginagara heltzea Mapiletik.
Bi egun baino ez beraz, Korrikari harrera egiteko.