Gironako “Orquestra Jove de la Selva” bisitan dator, Zumartekoen eskutik

Noaua Aldizkaria 2022ko apirilaren 6a

Bi musika eskolek egitekoa duten trukaketaren baitan, gironarrak bisitan datoz asteburuan udalerri honetara.

Korrikari eta dantzari eskainitako asteburu honetan, bisitariak izango ditugu Usurbilen; Zumarte Musika Eskolakoekin egingo duten trukaketaren baitan, Gironako La Selva eskualdeko “Orquestra Jove de la Selva”-ko kideena. Bi aste barru Usurbilgo musika eskolakoek bidaiatuko dute Girona aldera.

Zumarte-Girona trukaketa
Apirilak 8, ostirala
18:30
Gironako
"Orquestra Jove de la Selva"-ko kideei ongi etorria udaletxe aurreko plazan.

Apirilak 9, larunbata
18:30
Zumarteko eta Gironako musika eskoletako kideen kontzertua Usurbilgo frontoian.

Apirilak 21-24
Zumarteko ikasleak Gironan.

Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.