Igande goizean, gazte mailako txirrindulari probak Zumartegi industrialdean

Noaua Aldizkaria 2022ko api. 7a, 16:07

Datorren igandean, hilak 10, txirrindulari probak egingo dira Usurbilgo Zumartegi industrialdean. Infantil zein alebin mailan usurbildar hauek hartuko dute parte: Oihan Herrera, Adur Soroa, Imanol Limia, Anje Larburu, Eñaut Soroa (alebina) eta Haritz Herrera (alebina).

Igande honetan, goizeko 10,30ean hasiko dira lasterketak. Hiru kategoriatan lehiatuko dira: benjaminak, alebinak eta infantilak. Donostialdea Bizikletan taldeak antolatu du igandeko proba eta alebin zein infantilen mailan gaztetxo usurbildarrek hartuko dute parte. 

 

Usurbildarren partehartzea

Infantil mailan: Oihan Herrera, Adur Soroa, Imanol Limia, Anje Larburu.

Alebinen mailan: Eñaut Soroa, Haritz Herrera.

 

Donostialdea Bizikletan taldearekin lehiatuko dira

Buruntzazpi taldea desagertu egin zen, eta orain gazte txirrindulari usurbildarrak Donostialdea Bizikletan taldean ari dira lehian. Igandekoa Gipuzkoa mailako lasterketa bat izango da. Zonaldeka ari dira lehian eta Donostialdea Bizikletan taldearen multzoan Irun, Zarautz, Zumaia edota Andoaingo txirrindulari taldeak daude.