Badator 22. Korrika

Udarregi Ikastolako ikasleek Korrika Txikia osatu dute

Erredakzioa 2022ko api. 7a, 17:10

Udarregi Ikastolako ikasleek Korrika Txikia osatu dute bi taldetan. Santuenea eta Kalezartik abiatuta, Ikastolarainoko bidea egin dute bihar herrira iritsiko den 22. Korrikaren omenez.

Maila guztietako ikasleek parte hartu dute Udarregi Ikastolaren Korrika Txikian. Zutabe bana abiatu da bazkalostean; bat Santueneatik bestea Kalezarretik. Biek Kaxkoan itzulia egin ostean, amaiera bateratua izan dute Agerialdeko patioan. Bidean, euskararen aldeko martxako lekukoa eskuz esku, mailaz maila hasi DBHtik eta HH-raino. Haur Eskolak ere parte hartu du Kalezarren. 

Datorrenaren entrenamendua izan da. Ostiral goizalde honetan 22. Korrikak lur hauetan gingo duen bidean bi kilometroko bidea osatuko baitu Udarregi Ikastolak. Lehenengo kilometroa, Kaparotzetik Bordatxo parera. Bigarrena, LH 6. mailako ikasleen eskutik, Bordatxotik hasi, Kaxkoari itzulia eman eta BM saltoki pareraino.