22. Korrika

22. Korrika Aginagatik sartu da goizeko 6etan

Erredakzioa 2022ko api. 8a, 10:49

22. Korrika gaur goizean iritsi da Usurbila Aginagatik barrena. Ehun bat aginagar batu dira euskararen alde korrika egitera. Mapiletik hasi eta Atxegalderainoko bidea egiteaz arduratu dira aginagarrak. Behin korrikaldia amaituta, txokolatada txiki bat egin dute Eliza Zaharrean hainbat haur eta ez hain txikiek.