KORRIKA

[BIDEOA] #Korrika Aginagan eta Txokoalden

Noaua Aldizkaria 2022ko api. 8a, 10:51

Korrika Aginagatik barrena iritsi da gure artera. Telebista seinalea joan egin da Mapilen eta ez da bertako lekuko aldaketa jaso. Gainontzeko irudiak hemen dituzue ikusgai.

Guztira 11 kilometro egin ditu Korrikak Usurbilgo lurretan barrena. Tarte horretan, 13 lekuko aldaketa eman dira. Hauek dira Aginaga eta Txokoalde artean lekukoa eman dutenak:
1976. kilometroa: Aginagako Mapil: San Praixku Guraso Elkartea.  
1977. kilometroa: Errasti etxea: Aginagako Jai-Batzordea eta Antxomolantxa.
1978. kilometroa: Lasao Etxea: Berriola Fagor Automation.