Korrika

[BIDEOA] #Korrika Santuenean eta Zubietan

Noaua Aldizkaria 2022ko api. 8a, 10:59

Korrikaren lekukoa esandako orduan heldu da Santueneara. Elhuyarrek eraman du Amiri baserriaren pareraino eta ondoren Usurbilgo Udala, Zubietako Herri Batzarra, Zubietako Eskola eta Usurbilgo Lanbide Eskolaren txanda iritsi da. Bideo irudi hauetan jasota daude lekuko aldaketa denak.

Guztira 11 kilometro egin ditu Korrikak Usurbilgo lurretan barrena. Tarte horretan, 13 lekuko aldaketa eman dira. Santuenea eta Zubieta artean hauek izan dira lekukoa eman dutenak:
1983. kilometroa: Santueneko zubia: Elhuyar.
1984. kilometroa: Zubietako Amiri baserria: Usurbilgo Udala.
1985. kilometroa: Larraitz etxea: Zubietako Herri Batzarra.  
1985. kilometroa: Iturritxo etxea: Zubietako Eskola.
1986. kilometroa: Irigoien etoribidea: Usurbilgo Lanbide Eskola.