Korrika

[BIDEOA] #Korrika Usurbilen barrena

Noaua Aldizkaria 2022ko api. 8a, 11:07

Udarregi ikastolakoek Kaparotzen hartu dute Korrikaren lekukoa. LH6ko ikasleek ziztu bizian eman dute Bordatxo taberna inguruan eta ondoren NOAUA, Kabiene eta Usurbilgo gazte mugimendua izan dira Korrikaren erritmoa ezarri dutenak. Jendetza batu da Usurbilgo kaxkoan.

Guztira 11 kilometro egin ditu Korrikak Usurbilgo lurretan barrena. Tarte horretan, 13 lekuko aldaketa eman dira. Herri kaxkoan lekukoa eman dutenak hauek izan dira:
1979. kilometroa: Kaparotz baserria: Udarregi Ikastola.
1980. kilometroa: Bordatxo taberna: Udarregi Ikastolako LH6-ko ikasleak.
1981. kilometroa: BM supermerkatua: NOAUA! K.E.
1981. kilometroa: Kalezarko Haur Eskola pareko etxeak: Kabiene.
1982. kilometroa: Kalezar: Usurbilgo gazte mugimendua.