Musikaz girotua eta dantza batean hasi dugu eguna, gazte mugimenduak Mikel Laboa plazan antolatu duen zumba saioarekin. Euskal abesti ezagunak, tartean erraustegiaren aurkakoa, ozen abestu eta dantzatu dituzte. Korrikarako esnadeia izan da.
Pixkanaka jendea batzen hasi da, lekuko aldaketak gauzatzekoak zituzten puntu ezberdinetan; besteak beste, Bordatxo pareko errotondan. Adarjole eta txalapartariek girotu dute 22. Korrikaren etorrera. Jendea gogotsu, ilusioz betea, euskararen aldeko martxara batzeko gogoz zen, urrunetik lehen furgoneta ikusi duten unean. Eta gero mundu bat, jende uholdea batu da Korrikara. Horren lekuko, besteak beste, herritar batek Kale Nagusitik helarazi digun ondoko bideoa.