Ostiral arratsadeko 18:00etan dugu hitzordua, udaletxe aurreko plazan. Bat egin duten bi hitzordu izango ditugu bertan. Batetik, trukaketa baten baitan Gironako La Selva eskualdeko “Orquestra Jove de la Selva”-ko kideak bisitan izango ditugu Zumarte Musika Eskolakoen eskutik. Bi aste barru Usurbilgo musika eskolakoek bidaiatuko dute Girona aldera.
Hasteko, gironarrei harrera egingo zaie udaletxe aurrean eta segidan, Korrikaren testuinguruan antolatu den ibilaldi kulturalarekin bat egingo dute. Kalejira hau udaletxe aurretik abiatuko da baita. Herriko txoko ezberdinak zeharkatuko ditu; besteak beste, Mikel Laboa plaza edota Artzabal. Abiapuntutik helmugara, bide osoan, hainbat geldialdi egingo ditu eta geldialdiotan herriko sortzaileen emanaldiez gozatzeko aukera izango dugu. Denetarik izango da; kantua, musika, literatura, txisteak.... Eta txikienentzako erraldoiak! Bai, 2019az geroztik haien berri ez dugu izan, covid19ak eragindako osasun krisialdia tarteko zela. Bueltan dira gaur, Mikel Laboa plazara!
Aipatu moduan, Zumartek eta Gironako musikariek Korrikaren baitako ekimenarekin bat egingo dute. Kalejira eta kontzertu bateratua eskainiko dute larunbat arratsaldean.
Zumartekoak ere Korrikarekin bat
Apirilak 8, ostirala
18:00 Harrera udaletxe aurreko plazan, Gironako “Orquestra Jove de la Selva” taldeko kideei. Segidan Korrikaren testuinguruan antolatu den ibilaldi kulturalarekin bat egingo dute. Udaletxe paretik abiatuko da. Besteak beste, frontoia, Mikel Laboe plaza edota Artzabalen egingo ditu geldialdiak. Geldialdiotan, herriko sortzaileen emanaldiez gozatzeko aukera izango da.
Apirilak 9, larunbata
17:30 Zumartekoen eta Gironako musikarien kalejira.
18:30 Bi musika eskola hauen kontzertua frontoian.