Heldu dira gironar musikariak. Gure artean dira jada. Ostiral arratsalde honetan udaletxean egin zaien harrera ekitaldiarekin ongi etorria eman die herri honek, Gironako “Orquestra Jove de la Selva” taldeko kideei. Asteburu pasa etorri dira, Zumartekoekin egin asmo duten trukaketaren baitan. Gironarrak etorri dira Usurbila egunotarako, eta bi aste barru, usurbildarrak izango dituzte bisitari Girona aldean.
Bi asteburuotan taldeok musika emanaldi bateratuak eskainiko dituzte. Larunbat honetako Dantza Egunean, arratsaldez, kalejira bat egitekoak dira herrian barrena eta segidan kontzertua eskainiko dute frontoian.
Zumartekoak ere Korrikarekin bat
Apirilak 9, larunbata
17:30 Zumartekoen eta Gironako musikarien kalejira. Abiapuntua eta helmuga, Usurbilgo frontoia.
18:30 Bi musika eskola hauen kontzertua frontoian.
Apirilak 21-24
Zumarte Musika Eskolakoak Gironara joango dira.